- Arabako PP “oso kezkatuta” agertu da uda honetan Arabako herrietan biziko den egoeragatik, “anbulantzia medikalizatuen eskasia dela eta”. Izan ere, “pasa den urteko udan, Gaubeako biztanleria hirukoiztu egin zen eta aurten covid-19a dela eta, aurreikusita dago Arabako herrien biztanleria gora egitea, eta Arabako osasun baliabideak eskasak dira”, salatu zuen Arabako PPko idazkari nagusia den Ana Salazarrek. Zentzu horretan, adierazi zuen Arabak arabar guztientzat soilik anbulantzia medikalizatu bat daukan bitartean, Bizkaiak lau dituela, eta Gipuzkoak, berriz, bost. “Laudion dagoena, izan ere, Bizkaian egiten du lan”, azpimarratu zuen.