- Biak gazteak ziren; I.M.L, 18 urteko ustezko hiltzailea, eta A.S., biktima, antza denez, lagunak ziren joan den ostegunera arte, egun horretan I.M.L-k ustez A. S. hil zuen arte, diru kontuak zirela eta. Edizio honen amaieran, ustezko hiltzaileak polizia-etxean jarraitzen zuen, joan den ostegun gauean 20 urteko gazte bat hiltzea ego-tzita eta datozen orduetan epailearen esku uztea espero da.
Hilketa joan den osteguneko gaueko bederatziak aldera gertatu zen, Gasteizko Haitz kalean. Iluntzeko 21:00 orduak aldera. Udaltzaingoak dei bat jaso zuen Gamarrako industrialdean erabilerarik ez duen pabilioi batean “ustez hildako pertsona bat” zegoela esanez. Momentu berean, Udaltzaingoak abisua eman zien larrialdi zerbitzuei eta Ertzaintzari. Hara heldu zirenean, gazte baten gorpua aurkitu zuten, antza denez, indarkeria zantzuekin. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta anbulantzia bat bertaratu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin biktimaren bizia salbatzeko. Ordurako, hilda zegoen. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ez zuten ustezko hiltzailea bertan aurkitu. Handik gutxira, 18 urteko mutil bat atxilotu zuten Gasteizen, heriotza horrekin lotuta, Errege-Erreginaren kalean antzeman eta gero.
Ikerketaren gertuko iturriek DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariari azaldu diotenez, atxilotu zuten unean, gazteak esan zuen ez zuela laguna hil nahi, baina, hala ere, ez zuen hilketaren zergatia azaldu, ikerketaren iturrien arabera. Er-tzaintzaren hipotesi nagusia da heriotza horren atzean drogek eragindako zorra dagoela.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak 20 urteko gaztearen hilketa gaitzetsi zuen atzo: “Nire gaitzespenik irmoena eraso hiltzaile horri, baita gure gazteen artean droga sartzen duten pertsonei ere, zeinengatik hiltzen den eta batzuetan hiltzen zaituzten. Arraioa!”, adierazi zuen atzo. Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, EAJ, PSE-EE, PP eta Elkarrekin alderdien botoekin, hilketa gaitzetsi zuen eta elkartasuna helarazi zien biktimaren senideei eta hurbilekoei. Halaber, alderdi horiek euren gaitzespena adierazi zuten “gure gizartean droga sar-tzen dutenen aurrean, horrelako ondorio lazgarriekin”. Gainera, Bozeramaileen Batzordeak, osoko bilkuraren aurretik, minutu bateko isilunea egin zuten gaztearen hilketa gaitzesteko.
Autopsiak zehaztuko du biktimaren heriotzaren arrazoia, eta epaileak erabakiko du hilketagatik akusatutako gaztea hurrengo orduetan aske geratuko den edo kartzelara igaroko den.