- Etxebizitzen salerosketaren jaitsiera areagotu da urtean zehar Euskal Herrian, eta maiatzan %52,6an jaitsi zen 2019ko maiatzarekin alderatuz. Izan ere, jabetza-erregistroan soilik 947 eragiketa jaso ziren hilabete horretan. Saldutako 947 etxebizitza horietatik, gainera, eta datuen arabera, gehiengoa (878) libreak ziren, eta erabilerari dagokionez 792 erabilita zeuden eta 155 berriak ziren.

Estatistika Institutu Nazionalak horren berri eman du, eta gogoratu du 2019. urtean, covid-19aren krisia baino lehen, etxebizitzen salmenta Euskal Herrian %3,3 jaitsi zela, baina datuek okerrera egin dute harrezkero. Izan ere, urtarrilean %14,6an jaitsi ziren, otsailean %20,7an eta martxoan (konfinamendua hasi zenean) %18,9an. Hala ere, apirila izan zen (maiatzaz aparte) jaitsiera handiena sufritu zuen hilabetea, %35,1ekin.

Maiatzan oraindik alarma-egoera ezarritza zegoela gogoratzen dute, eta denboraldi horretan Euskal Herrian mota guztietako finken salmentak ere jaitsiera nabaritu zuen; aurreko urtean baino %58,7 gutxiago saldu ziren (3.283 eragiketa guztira). Etxebizitzen inguruan, eta nahiz eta %52,6ko jaitsiera jasan, beherakada txikiena izan duen seigarren autonomia-erkidegoa izan dela aurreratu dute. Izan ere, Kanariar uharteetan %69,5ean jaitsi zen eta Valentzian %64,2an.