13

Txosten honetan, 13 funtsezko alderdi biltzen dira aurkibidean, egungo egoerak gazteei nola eragiten dien azaltzeko.

2008

Txosten horretan diotenez, gazteek 2008ko krisiaren ondorioak pairatzen jarraitzen dute. Lan-baldintza prekarioei eragiten dieten ondorioak.

- Gasteizko Udalak gazte-plan berezi bat egitea erabaki du, gazte-politikak bideratzeko, covid-19 pandemiak eragin duen krisi soziosanitarioaren ondorioz sortutako egoera berriari aurre egiteko. "Pandemia horrek herritar guztiei eragiten die, baina modu garrantzitsuagoan eta larriagoan eragiten die gazteei beren errealitatearen esparru guztietan", diote txostenean. Plan berezi honi, Oraingo erronkak: gazteak, gazte plan berezia deitu diote.

Txosten honetan, 13 funtsezko alderdi biltzen dira, egungo egoerak gazteei nola eragiten dien azaltzeko. Hala, enpleguaren, etxebizitzaren, osasunaren, prestakuntzaren, aukera-berdintasunaren eta boluntariotzaren eremuetako alderdiak zehazten dira, besteak beste. Ildo beretik, 2008ko krisi ekonomikoaren ondorioz, gazteek lan baldintza kaskarretan lan egiten jarraitzen dutela azaldu dute txostenean. Eta berretsi dutenez, krisi berri honek, koronabirusaren pandemia mundialak sortutakoak, gazteek pairatzen zuten egoera areagotu du. "Une honetan, airean daude prestakuntza, hezkuntza eta prestakuntza-prozesuak ere. Gauzak hobetu eta aldatu egin daitezke, baina okerrera egiteko arriskua ere badugu; desberdintasunak areagotzeko arriskua daukagu, eta hori ez gertatzeko, aldez aurretik, gauzak ondo egin behar ditugu", deitoratu dute. Horregatik, txosten hau gazteentzako "aukera-jomuga" da.

Momentuz, gazte plana azterketa-fasean dago, eta dokumentu hori tresna gisa bihurtzea nahi dute, "Erronka: gazteak plan berezi hau osatuko duten ekintzak diseinatzeko eta prestatzeko balioko digun analisia denon artean partekatzeko eta hobetzeko balioko digun tresna izatea nahi dugu", azaldu dute. Txosten hori Udal-Planeko Gazteen Rrrealitatearen Behatokia koordinatzen ari da, eta etorkizunean hainbat edizio izango ditu.

Enpleguaren esparruan, adibidez, txosten hau nahiko zuzena da: emakume gazteek gizonek baino lan-desberdintasun gehiago pairatzen dituztela ziurtatzen du. Izan ere, kontrako sexuarekin alderatuta, langabezia handiena dutenak dira.

"Sexuen araberako alderaketa egiten badugu, ikus dezakegu emakume gazteek langabeziaren igoera handiena jasan dutela. Urte amaieratik hona, 910 emakume gehiago daude langabezian", azaltzen da bertan.

Pandemiak sortutako kalteak gizarte osoari eragingo dio. Hala ere, gazteak gogorrago zigortuko dituela nabarmentzen dute. "Agerikoa da pandemiak herritar guztiei eragin diela eta eragingo diela, baina pobrezia-tasari erreparatuz gero, koronabirusak beste sektore batzuetan baino eragin handiagoa izango du gazteengan". Ildo horretan, eskola-uzteak gora egitea posible dela ziurtatu dute, hezkuntzari emandako balioa murriztea, eta oro har indarkeria gehiago egotea, baita bikote-harremanetan emakumeari eragindako indarkeria ere.

Laburbilduz, txosten honen hausnarketan nabarmentzen da gazteen osasun psikologikoak okerrera egin duela konfinamenduaren ondorioz, eta, gainera, lan-aukerak larriagotu egingo direla.

"Gazteen osasun psikologikoari dagokionez, azpimarratu behar da konfinamenduak hasieran zuten zailtasuna edo arazoa larriagotzea edo areagotzea lortu duela, isolamendu-egoeraren ondorioz, antsietate handiagoa eraginez eta beren ongizateaz arduratzeko zailtasunak eraginez. Halaber, lagunekin edo beste pertsonekin harremanetan jartzeko zailtasunak zituzten pertsonek ezinegona arintzea lortu dute, erosotasun gune batean aurkitu direlako beraien etxeetan. Gainera, gazte batzuek indarguneak eta puntu positiboak aurkitu dituzte", diote testuan.