Síguenos en redes sociales:

Sexu-langileekiko ikusgaitasuna

Sexu-langileekiko ikusgaitasuna

exu langileen nazioarteko egunean, HIESaren aurkako Arabako herritarren batzordeak (Sidalava) sexu langileak eta haien aldarrikapenak ikusarazi eta babestu nahi ditu.

Izan ere, 1975eko ekainaren 2an, ehun prostitutek baino gehiagok okupatu zuten Saint-Nizier eliza, Lyonen (Frantzia), haien egoera txarraren eta Poliziaren etengabeko errepresalien berri emateko: abusuak eta indarkeria, isunak eta espetxeratzeak. "Neska alaiak jaunaren etxean", zioten prentsara bidalitako testu batean, beren ekintza azaltzeko. Okupazio baketsua, ustekabean Frantziako beste hiri batzuetara hedatu zen. Ordutik, ekainaren 2a sexu langileen nazioarteko eguna bihurtu zen. "Sinesmen kolektiboa izaten jarraitzen duenaren aurka, sexu-langileen etsairik arriskutsuena ez dira haien bezeroak, baizik eta estigmak sortzen dituen egitura dikotomikoa agerian uzteko eta iraunarazteko ardura duten zenbait erakunde publikoak eta pribatuak, emakume ona aldarean eta emakume gaiztoa infernuan kokatzen duena", adierazi dute Sidalavatik. "Egun horretatik 45 urte igaro dira eta pertsona horien baldintzak eta eskubideak ez dira asko aurreratu. Gizartea ikusezin bihurtzeaz eta isilarazteaz arduratzen da, eta batzuetan ez dira herritartzat hartzen", helarazi dute bertako kideek.

Izan ere, koronabirus garaian sexu langileen baldintzek okerrera egin dutela ere adierazi dute: "Bizi garen koronabirusaren garai honetan, Gazteizen sexu langileen kolektiboaren ahultasun guztiak agerrian geratu dira eta ahanztura eta axolagabekeria dira nagusi. Alarma-egoeraren dekretuaren aurrean klubak eta pisuak itxita, pertsona horiek lan egiten duten pisuetan edo etxean geratu dira inolako diru-sarrerarik gabe. Egoera hori larriagotu egiten da; izan ere, pertsona askok etxebizitzetan egiten dute lan sexuala eta beste hiri batzuetatik datoz; horrek esan nahi du familiak eta sare sozialak urrun daudela krisi-egoera horretan laguntzeko". "Sidálavak areagotu egin du lana, eta estaldura eta laguntza eman dio kolektibo horri oinarrizko beharrizanetan, elikagaiak, higiene-produktuak eta covid-19tik babesteko prebentzio-materiala banatuz. Horrez gain, esku-hartze sozialak areagotu egin dira beste baliabide batzuekin, hala nola Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin, Lanbiderekin eta pertsona horien egoera helarazteko eta laguntzak eta eskubideak eskuratzeko aukera baloratzeko".

Sexu langilearen nazioarteko eguna da gaur, eta "no sigo el guión" dokumentalak emakume anonimo eta erreal horiek ikusarazten ditu