asteizen eta, orokorrean, Araba osoan, egoera guztiz aldatu da covid-19ak hona heldu zenetik. Kezkak, zalan-tzak eta beldurrak areagotu dira txiki eta helduetan, eta horrek ere beste kezka batzuk ekarri ditu berarekin, ez soilik osasunari dagokionez. Herritar asko haien etorkizunari edo lan egoerari buruzko beldurrak dituzte, eta horrek batzuetan antsietatea ere sor dezake. Horregatik, Arabako Psikologoen elkargoak martxoaren 26an hasi zen eskain-tzen doako arreta telefonikoa. Horretarako, 631 384 965 telefonora deitu behar da eta haiekin harremanetan jarri. Gainera, bi aste lehenago, martxoaren 11n, haien web orrialdean, https://www.cop-alava.org-en, covid-19ak eragin zezakeen antsietatea gainditzeko neurriak eman zituzten komunikatu baten bidez.

Bertan, adibidez, beldurra senti-tzea normala dela zioten. Hala ere, "gehiegizko mailetara heltzen denean edo arriskutsuak ez diren egoeretan ere azaltzen denean, beldurrak zerbait negatiboa izatera pasatzen da". Antsietatea eta beldurra kudeatzeko, gainera, ondo informatzea garrantzitsua dela zioten, baita bide ofizialetatik jaso-tzen diren datuak sinetsi, eta ez ibili beti informazioak bilatzen eta horren inguruan hitz egiten. Baita ere, sare-sozialen bidez dabilen informazioarekin kontuz ibiltzea gomendatzen zuten, eta emozioak aztertu eta onartu behar direla ere.

Elkargoaren dekanordea den Begoña Vicinayk, gainera, horren inguruko beste zenbait aholku ere eman ditu DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarentzat. Izan ere, arreta telefonikoa egiten hasi zirenetik, jasotzen dituzten deien artean ohikoenetakoak antsietateari edo beldurrei buruzkoak dira. Kezka edo antsietate honen arrazoien artean ere nabarmentzen dira, adibidez, duela gutxi gaixotasun bat pasa dutenek eta orain koronabirusaren krisia pairatzen ari dutenek; bata eta bestearekin, beharbada etxean baidaramatzate bi hilabete edo. "Ez diogunean amaiera ikusten kezka handitzen da", dio dekanordeak. Gainera, egun hauetan osasun zentro batzuetatik "deribatzen dizkigute pazienteak antsietatearekin", aurreratu du. "Kasu batzuetan ere etorkizunarekiko antsietatea ere badago, lanaren inguruan eta abar", dio, eta honakoa azpimarratzen du: "Oso adi bagaude berriei eta soilik mezu txarrak jaso-tzen baditugu, horrek ondoeza ekar dezake. Gainera, ez ditugu hau konpontzeko tresnak".

Doako arreta telefonikoaren inguruan, haien web orrialdean ere datu guztiak ikus daitezke eta harremanetan jartzeko prozedura ere. "Kasu honetan lehenengo deia jaso-tzen dugunean profesional bati deribatzen diogu horrekin elkarrizketa bat mantentzeko. Batzuetan orientabideak ematen dizkiote, eta beste batzuetan erlajazio tresnak ere", azaltzen du.

Gauza positiboetan fokalizatzea garrantzitsua dela ere dio Vicinayk. "Ez da komenigarria emozio hauek erreprimitzea. Egoera tenporal bat dela pentsatu behar dugu, eta errutina bat programatu dezakegu ere. Horrek lagunduko gaitu eguneroko gertaerak gainditzen". Gainera, hori egiten ez bada loaldia ere nahas daiteke, eta egunean egiten diren aktibitateak ere; hala nola, jatorduak.

Gasteizko psikologo batek, Joana Diaz de Aldak (Cocodoc psikologian lan egiten duena eta Arabatik antsietateari buruzko zenbait hitzaldi eman dituenak bere kidea den Elena Garcia Ozoresekin), beste aholku batzuk ere ematen ditu honen iguruan.

Haiek kabinete bezala arreta espezifikoa ematen hasi dira, eta konfinamendu hitzak berak antsietatea areagotu dezakeela dio. Horregatik, beharrezko erretiro boluntario bat dela esatea proposatzen du.

Haien kasuan, gainera, paradoxa bat ematen ari dela dio. Izan ere, haien pazienteen portzentai batean egoera honekin ondoeza gutxitu da. "Azalpen psikologikoa izan daiteke orain behar batzuk asetu behar direnez (osasuna, elikadura, etab.) besteak bigarren maila batera pasa direla". Hala ere, antsietatea edo depresioa alde batera uzteko, eta orokorrean gizarte osorako, hori ere gomendatzen dute, garrantzia eta arreta orain elikadurari, denborarekin egiten dugunari edo higieneari ematea, adibidez.

Baita ere "egin ditzakegun gauzetan pentsatu behar dugu, eta galdu ditugun gauzak edo orain ezin ditugunak egin alde batera utzi, baita mota desberdinetako jarduerak egin; hala nola, sozialak, kirola, etab.", azaltzen du Diaz de Aldak.

Azkenik, eta Vicinayekin bat eginez, ordutegiak errespetatzea ezinbestekoa dela ere dio, bereziki loaldiei eta jatorduei dagokienez. Gainera, komeni da higieneaz eta autozaintzaz momentu hauetan ere arduratzea.