- Ertzaintzak eta Udaltzaingoak beste 333 isun jarri zituzten pasadan ostegunean alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Salaketa horietatik 65 Araban jarri zituzten. Zehazki, Ertzaintzak 27 pertsona salatu zituen justifikaziorik gabe kalera irteteagatik, eta Udaltzaingoak 38. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ez zuten inor atxilotu. Bizkaian gora egin dute salaketek. Bizkaian, 189 herritar salatu zituzten, arrazoi onarturik gabe kalera atera zirenak. Salaketa horietatik 82 Ertzaintzak jarri zituen eta 107 Udaltzaingoak. Gipuzkoan beste egun batzuetan baino salaketa gutxiago jarri ziren, 79 zehazki; 37 ertzainenak eta gainerakoak udaltzaingoak. Identifikazioei dagokienez, Euskadin 2.400 pertsona identifikatu ziren (Ertzaintzak 840 eta Udaltzaingoak 1560).
Lurraldeka, Araban 440 pertsona identifikatu ziren, Bizkaian 1137 eta Gipuzkoan 823. Gainera, ibilgailuak atzematen ere jarraitzen dute, gidariek nora iritsi nahi duten jakiteko. Hala, Araban 397 ibilgailu atzeman dituzte (108 Ertzaintzak), Bizkaian 2.014 (746 Ertzaintzak) eta Gipuzkoan 1450.
Asteburuan, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak zaintza-kontrol bereziak egiten dituzte, herritarrak bigarren etxebizitzetara joan ez daitezen kontrolatzeko.