- Salaketen kopuruak behera egin du pixkanaka. Arrazoia askotarikoa izan daiteke: kalera ateratzen den jendea lanera doana delako eta justifikazioa duelako edo kontzientziazio handiagoa dagoelako. Joan den asteazkenean, Ertzaintzak eta udaltzaingoak isuna jarri zieten Errege Dekretuak babestutako justifikaziorik gabe kalera atera ziren 55 herritarrei. Zehazki, Ertzaintzak 20 salaketa jarri zituen eta Gasteizko udaltzaingoak 35. Egun horretan ez zen atxiloketarik izan Araban, agintaritzari desobeditzeagatik (Bizkaian, aldiz, zazpi atxiloketa izan ziren eta Gipuzkoan bi).
Bestalde, Euskadin, asteazkenean, Ertzaintzak 144 salaketa gehiago jarri zituen (87 Bizkaian eta 57 Gipuzkoan), eta Udaltzaingoak 177 salaketa (130 Bizkaian eta 47 Gipuzkoan). Identifikatutako pertsonei dagokienez, datuek erakusten dute poliziak aktiboki jarraitzen duela Errege Dekretua betearazten. Izan ere, joan den asteazkenean 2.354 pertsona identifikatu zituen Poliziak Euskadin. Identifikazio horietatik, 50 Araban egin zituen Ertzaintzak eta 284 Udaltzaingoak.
Bestalde, Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak eta zaintza egingo dituzte egunez eta gauez, Euskadi barruko eta kanpoko bigarren egoitzetara asteburuko joan-etorriak saihesteko. Trenez edo autobusez egiten diren joan-etorriak ere zainduko eta kontrolatuko dira.
Konfinamendu-neurriak ez betetzea, Herritarren Segurtasunerako Legearen arabera, arau-hauste arinetarako 600 eurorainoko isunekin zeha daiteke, eta kopuru horretatik gora kasu larrietan.
2.354
Joan den asteazkenean 2.354 pertsona identifikatu zituen Poliziak Euskadin. Identifikazio horietatik, 50 Araban egin zituen Ertzaintzak eta 284 udaltzaingoak.