- Jai egunak ez diren ostegunero Ana Lafuente elkartzen da Lakuabizkarra auzoan mintzalagunekin (gehienak inguru horretan bizi baitira), El Vagon tabernan arratsaldeko 17.00etan. 11 laguneko taldea da eta normalean batez beste 6 eta 8 lagun artean elkartzen dira. Duela sei urte sortu zen taldea, eta hasi ziren pertsonetako hiruk jarraitzen dute gaur egun. Iaz bi lagun gehiago sartu ziren, eta aurten gainerakoak heldu dira.

Beste ekintza batzuetan hartzen duzue parte normalean? (sagardotegira bisita, antzerkia, sukaldaritza tailerrak,€)

-Taldearen barruan badira beste mota bateko jarduerak egiten dituzten pertsonak, hala nola antzerkira joatea, eskulan tailerra, haurrekin jarduerak, eta hainbat lagun joaten dira hilero, igande batean, Mintza ibilaldia irteerara. Pixkanaka taldeko gero eta jende gehiago animatzen da jarduera honetan parte hartzera.

Itxialdia hasi zenetik zuek bilerak egiten dituzue online formatuan, nola egiten dituzue Interneten bidez?

-Covid-19a hasi zenetik, taldea egokitzen joan da geratzeko modu berrietara. Gobernuak agindutako konfinamenduaren aurreko ostegunean, tabernan geratu beharrean, ordu berean elkartu ginen baina eraztun berdean barrena paseo bat emateko. Konfinamenduaren ondoren, eta mintzalaguneko gure arduradunaren proposamenari esker, ordu berean online konektatzea erabaki genuen.

Teknologikoki erraza izan da konektatzea?

-Hainbat pertsonak aurretik Skype erabiltzen genuenez, tresna hau proposatu genuen konektatzeko. Joan den ostegunean lehen eguna izan zen eta taldeko bost lagun konektatu ginen. Skype konfiguratzeko lehen egunean bakoitzak etxean zituen baliabideetara jo zuen: norberak edo seme-alabek softwarea konfiguratzen lagundu zuten.

Zeintzuk dira desabantailak? Arraroa egiten zaizue?

-Konektatuta gauden bitartean konexio arazo batzuk izan ditugu: entzuten ez digun mintzalagun bat, beste batek estaldura galtzen du, edo mugikorraren bateria amaitzen zaiona, besteak beste. Esperientzia oso aberasgarria da, bizitzen ari garen konfinamendutik deskonektatzeko modu bat da, eta bide batez, gure iritziak trukatu eta jende ezberdinarekin harremanak ditugu.