Gasteizko Udalak 250 ikastaro profesional abiarazi ditu online
Plataformak hainbat ikastaro eskaintzen ditu: zibersegurtasuna, diseinu grafikoa edo ostalaritza
GASTEIZ- Gasteizko Udaleko Enplegu Zerbitzuak urtero antolatzen du enplegurako ikastaroen programazioa. Baina, orain, aurrez aurrekoa ez den prestakuntza eskaintzak “inoiz baino garrantzi eta zentzu handiagoa du”, diote udaletxetik bertatik. Dagoeneko 250 online ikastaro daude eskuragarri, sektore guztietako kualifikazio profesional eta espezializaturako. Eskaintza zabala eta askotarikoa da: informatika, diseinu grafikoa, merkataritza eta marketina, ostalaritza eta turismoa, ingurumena edo laneko arriskuen prebentzioa dira aukeratu beharreko kategorietako batzuk. Ikastaroak autoprestakuntzako plataforma informatiko batean egiten dira, eta norberaren ekipo informatikoaren bidez garatzeko aukera dago, lan-egoera eta -ordutegira egokituz.
Udal programazioak prestakuntza-ekintzak inplementatzen ditu lanpostuen sorreran aktiboenak diren sektoreetan, Ekonomi Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko Maider Etxebarria zinegotzi sozialistak azaldu duenez “udal mailan online ikastaroak nabarmendu ditugu, bizi ditugun inguruabarretara egokitzeko. Prestakuntza mota hori tresnarik eraginkorrenetako bat da pertsonen gaitasuna handitzeko, enplegua bilatu, kontserbatu edo hobetzeari begira, eta espero dugu ahalik eta pertsona gehienentzat baliagarriak izatea, bereziki hain ezohikoa eta korapilatsua den une honetan”. Ikastaroen artean 4.0 industriarekin lotutakoak daude, hala nola Zibersegurtasuna: hacking etikoa eta merkataritza eta marketing arlokoak ere, hala nola SEO aholkularitza, ETEen nazioartekotzeko gakoak edo Bezeroen Fidelizazio Teknikak’ Ostalaritzaren eta turismoaren sektorerako, atetxe-arloko arau eta baldintza higieniko-sanitarioen aplikazioa edo garapen turistiko jasangarria bezalako ikastaroak daude. Diseinu grafikoaren kategorian, berriz, Photoshop, Dreamweaver edo Flash CS6 ikastaroak eskaintzen dira. Horrez gain, erabiltzaileentzako informatika ikastaroen eskaintza handia dago (Microsoft Office eta Libre Office) maila guztietan. Kategoria berezi bat Gaitasun Pertsonalak eta Zeharkako Gaitasunak da, sektore guztietarako erabilgarria.
Temas
Más en Araba
-
En imágenes: La marea naranja de Orekabide por la salud mental inunda Gasteiz
-
Arden cuatro vehículos que estaban estacionados en el barrio de Olarizu de Vitoria
-
Detenida en Vitoria la encargada de una vivienda donde se ejercía la prostitución
-
Así afectará al tráfico y transporte la Maratón Martín Fiz este domingo en Vitoria