GASTEIZ - Angel Ibisate Lozares euskaltzain urgazlea hil da Gasteizen, 87 urte zituela, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez. Hiri honetan ere jaio zen Angel Ibisate Lozares, 1932ko urriaren 2an, eta herrialde horri lotuta egin du bere ibilbide osoa. Gizarte Zientzietan lizentziaduna zen, Unibertsitate Gregoriano Pontifikalean. Apaiza ere bazen, Gasteizko Elizbarrutiaren Seminarioko bibliotekari izatetik erretiroa hartuta bazuen ere. Apaiz ministerioa egin zuen Uribarri jauregin eta Gereñun, Sabandon, Ibisaten eta Areatzan, eta Gasteizko Andre Maria Koroatzearen parrokian eta Mataukun. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 2006ko maiatzaren 26an. Bere idazlanen artean hauek daude: 'Fórmula de juramento en euskera en Álava en el siglo XVI: el testamento de Fray Juan de Victoria' (1985), eta 'El euskera en Álava a fines del siglo XVIII: un artículo de Don José Miguel de Barandiaran de 1926: anotaciones actuales sobre el docuemnto publicado'' (2001).
- Multimedia
- Servicios
- Participación