GASTEIZ - Mondragon Unibertsitatea egungo merkatuko beharrizanetara egokitzen ari da. Izan ere, graduko eta graduondoko sei titulu berri eskainiko ditu irailetik aurrera, honela banatuta; Gipuzkoako unibertsitatetik graduko titulu bat eta graduondoko bost berri. Gradu hauek kontuan izanda, Unibertsitateak 31 titulu guztira eskainiko ditu: 16 gradu eta 15 master izanda. Aipatzekoa da horietako 18 ibilbide dualean eskainiko dituela. Unibertsitate esparrutik azaldu duten bezala, dauden berrikuntza akademikoak ondorengo hauek dira: Euskadiko lehen Business Data Analytics gradua; Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako ikasketak Bilbora eramatea (hau ibilbide dualean eskainiko du); Ikaskuntza Errazteko eta Berrikuntzako Unibertsitate masterra, Robotikako eta Kontrol Sistemako masterra eta Datuen Analisia Zibersegurtasuna eta Eragiketen Garapena masterra, hau Euskadiko bakarra izanda.
BERRIKUNTZAK Beste berrikuntza gehiagoren artean, Unibertsitateak adierazitakoaren arabera, “Enpresagintza Fakultateak enpresen eta gizartearen beharrei hertsiki lotutako titulu berriak jarriko ditu abian, egun eskari handia eta aldi berean, prestakuntza-gabezia handia duten profilei erreparatuta”. Business Data Analytics gradua da hain zuzen ere, orain arte Euskadin inoiz eskaini ez den gradua. “Bilboko campusean emango da, modu presentzialean, datuak negozio bihurtzeko gai izango diren profesionalak trebatzeko” adierazi dute. Horrez gain, “gaur egun, datuen analisiari lotutako profesionalen eskari handia dago enpresetan, baina prestakuntza-gabezia nabarmena ikusten da aldi berean, unibertsitateetan” gehitu dute. Horrez gain, adierazi dute orain ez dela ikaslea enpresan sartzen, baizik eta enpresa bera graduan parte hartzen duela. Hala, “enpresek benetako erronkak aurkezten dizkiete ikasleei”, adierazi dute.
Orobat, Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako ikasketak Bilbon ematea da beste berrikuntza bat, ibilbide dualean eta modu presentzialean. Eta irailatik aurrera unibeetsitateak graduondoko beste bi titulu martxan jarriko ditu: Datuen azterketa masterra, zibersegurtasuna eta Garapena eta Operazioak. Baita Robotika eta kontrol sistema masterra ere. Hauek guztiak lehen aldiz hemen eskainiko dituzte modu presentzialean eta ibilbide dualean. Unibertsitateko Goi Mailako Eskola Politeknikoak emango ditu bi titulu ofizial Arrasateko Campusean.
ESKAINTZA HANDITZEN Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eskaintza ere handitu egingo da; alde batetik, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzaren masterrekin. Ikaskuntza hau “berrikuntzako prozesuak sustatzera zuzendatutako titulazio bakarra da”, unibertsitatetik azaldu duten bezala.
Beste aldetik, DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko gaitzen duen Unibertsitate masterra, ibilbide dualean eta modu erdi-presentzialean, Eskoriatzako campusean. Mondagron unibertsitatetik azaldu dutenaren arabera, “Estatu osoan ibilbide dualean ematen den Bigarren Hezkuntzako Irakasleak gaitzeko master bakarra da; prestakuntza praktikoagoa da titulu honen helburua. Ingurune aldakorra kudeatzeko gai izango diren pertsona kritikoak prestatzeko jardun beharko dutela”, esan dute.
Gradu berriak. Mondragon unibertsitateak graduko titulu bat eta graduondoko bost gradu berri jarriko ditu abian irailean. Hala, titulu berriak kontuan hartuta, graduko eta graduondoko 31 titulu (16 gradu eta 15 master) eskainiko ditu aurrerantzean, horietako 18 ibilbide dualean.
Euskadin lehena. Besteak beste, Euskadiko lehen Business Data Analytics gradua jarriko dute abian, Bilboko campusean eta modu presentzialean.