"HitzEkin" da 2022ko Korrikaren abestia. Sustrai Colina bertsolariak idatzia, "abesti hunkigarria da, soziala. Gehienbat pop kutsua du eta hiru adin ezberdinetako emakumeek abesten dute, gure helduen eta umeen artean katearen babesa eta bitartekaritza irudikatzeko", azaldu zuen aurkezpenean Nerea Urbizuk, musikaren sortzaile eta bideokliparen zuzendariak. Kanta Urbizuk berak intepretatzen du Ane Gartzia eta Anarirekin batera.
Izenburuaren esanahiari dagokionez, Asier Amondok, Korrikaren arduradunak, esan zuen: "Hizkuntza bat hitzez egina dago, baina ekimenek hizkuntza baten komunitatea eraikitzen dute".
Bideoklipean agertzen dira, besteak beste, "La casa de papel" telesaileko Itziar Ituño aktorea eta Ramon Aguirre antzezlea. XXII. Korrika Amurriotik abiatuko da martxoaren 31n eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Kontsulta ezazu hemen ibilbidea.