Aldaketarik ez asteazkenean eguraldian
Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, ekainaren 24an, aldaketarik gabe jarraituko dugu eta, beraz, bero errea egingo du berriro. Zerua hodei gutxirekin egongo da eta barnealdean bero-hodeiak garatuko dira. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da; egunaren amaieran baliteke kostaldean mendebaldeko haize bizia sartzea.
Tenperatura maximoak 40 gradu ingurukoak izango dira leku askotan, eta minimoak 20 gradutik gorakoak ipar isurialdearen zati handi batean. Hiriburuetan, Baionan 22 gradu espero dira gutxienez eta 39 gehienez, Bilbon 24 gutxienez eta 41 gehienez, Donostian 23 gutxienez eta 39 gehienez, Gasteizen 19 gutxienez eta 39 gehienez eta Iruñean 20 gutxienez eta 42 gehienez.
Itsasbazterrean hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, arratsaldean eki/ipar-ekialdekoa 3koarekin, eta azken orduetan mendebaldekoa 3-4koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirria, eta gauean itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erditik beherako olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:48an izango da, eta itsasbehereak 07:24an eta 19:43an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
"Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da; arratsalde-gauean bero-hodeiak izango dira, eta ez da baztertzen zaparrada trumoitsu bakanen bat egin dezakeenik, bereziki barnealdean. Hego/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin batez ere goizaldean eta goizean goiz; arratsaldean eki/ipar-ekialdera egingo du. Kostaldean arratsalde-gauean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira kostaldeko zenbait lekutan".
Temas
Más en Actualidad
-
Trump acusa a las petroleras de "estafar" con la gasolina y ordena una investigación del Departamento de Justicia
-
Patxi López rechaza la petición de Felipe González de adelantar las elecciones: "Que lo hubiera hecho él cuando le tocaba"
-
Begoña Gómez, citada esta tarde en Plaza de Castilla para entregar su pasaporte
-
Directo | Sánchez, ante el Congreso por la corrupción: “Jamás conocí ni hubiera tolerado ninguna de estas prácticas”