Kontsumobidek udako kanpaina abiatu du 'Zure eskubideak ez daude oporretan' lelopean
"Planteamendu honekin, deskonexio handiagoko garai honetan ere kontsumo kontziente, arduratsu, informatu eta segurua finkatu nahi da", adierazi dute kontsumo erakundetik
Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak udako komunikazio kanpaina berria jarri du martxan astelehen honetan, Zure eskubideak ez daude oporretan lelopean, kontsumitzaileak ahalduntzeko eta udako oporretan beren eskubideek guztiz indarrean jarraitzen dutela jabearazteko helburuarekin.
Kontsumobidek jakinarazi duenez, gizarte osoari zuzendutako kanpaina funtsezko bi mezuren inguruan egingo da: alde batetik, kanpainaren berariazko kontzeptua, Zure eskubideak ez daude oporretan, eta, bestetik, Erosterakoan, ez saldu zure burua sentsibilizazio ekintza ororen lelo nagusia.
"Planteamendu honekin, deskonexio handiagoko garai honetan ere kontsumo kontziente, arduratsu, informatu eta segurua finkatu nahi da", adierazi dute kontsumo erakundetik.
Eragin zuzena lortzeko, Kontsumobidek edukien egokitzapenak garatu ditu udako kontsumoan identifikatutako hainbat egoeretarako, besteak beste, jaialdi eta kultur ekitaldietarako, aisialdiko jardueretarako, ostalaritzarako, turismo alokairuetarako eta garraiobideetarako.
Aurtengo kanpainak aurreko komunikazio ekintzen estiloari eutsi dio, marka irudia sortzeko eta herritarrek mezua Kontsumobidek zabaltzen duela berehala identifika dezaten errazteko. Kanpaina euskaraz eta gaztelaniaz zabalduko da, kartel, telebista, irrati, prentsa digital eta sare sozialen konbinazio baten bidez. Pieza guztiek erakundearen identifikazio argia bermatzen dute eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saileko logotipoa daramate, #Euskadiberria bereizgarriarekin.
Kontsumobidek herritar guztiei gogorarazi die kontsumoari buruzko aholkularitza, orientazio eta informazio zehatza jasotzeko tresnak dituztela eskuragarri webgune ofizialean: Kontsumobide.eus.
Temas
Más en Actualidad
-
El Gobierno español aprueba la Ley de Inteligencia Artificial: multas de hasta 35 millones y veto a los 'deepfakes' sexuales
-
Detenido el dramaturgo Ramón Paso por una presunta agresión sexual a una menor de 15 años
-
Detenido un octogenario por agredir sexualmente a una pasajera mientras embarcaba en un vuelo en Barcelona
-
Page reclama elecciones anticipadas: "Es el momento de mayor riesgo para el PSOE"