Síguenos en redes sociales:

Ezegonkortasun handiagoa eta zaparrada giroa larunbat honetan

Egunaren bigarren zatian zaparradak handiagoak izango dira

Ezegonkortasun handiagoa eta zaparrada giroa larunbat honetanEP

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, maiatzaren 2an, ezegonkortasuna handiagoa izango da, zaparrada giroa nagusituko da eta arratsaldetik aurrera mardul bota dezake. Egunaren bigarren zatian zaparradak handiagoak izango dira, zenbait tokitan txingorra egin dezake eta ekaitz-guneetan haizea asko zakartu daiteke. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, eta arratsaldean indarra galduko du eta Kantauri isurialdean mendebal eta ipar-mendebaldera aldatuko da.

Egunsentia epela izango da, bereziki ipar isurialdean eta tenperatura minimoak egunaren bukaeran neurtuko dira; maximoak zertxobait jaitsiko dira, nahiz eta balio suabeetan jarraituko duten, 20 gradu baino pittin bat gorago mugituz. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 21 gehienez.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, itsasbazterrean hegoaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta arratsaldetik aurrera mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, 3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:50ean eta 18:03an izango dira, eta itsasbehereak 11:54an eta 00:09an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da, ondorioztatu dute Euskalmetetik prentsa ohar baten bitartez.