Síguenos en redes sociales:

Karlos Egino Olabe arabarrak irabazi du FotoArte 21. argazki lehiaketaren lehen saria

Aurtengo edizioko gaia musika izan da

Karlos Egino Olabe arabarrak irabazi du FotoArte 21. argazki lehiaketaren lehen sariaUtzitakoa

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak sustatutako FotoArte argazki lehiaketak 21. edizioko sariak banatu ditu, eta Karlos Egino Olabe arabarraren 'El trono improvisado' irudiak eskuratu du lehen saria. Aurtengo edizioko gaia musika izan da.

Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, Ana Garcia, Albaro Anta eta Stuart MacDonaldek osatutako epaimahaiak 293 egilek aurkeztutako 541 lanen artean aukeratu ditu irabazleak. Parte hartzaileen %37 emakumeak izan dira, %15 gazteak eta %44 bertako artistak. Oro har, irudien %65 Euskaditik datoz, eta gainerako %35 Espainiako Estatuko txoko guztietatik. Parte hartzean gorakada ikusi da aurreko edizioaren aldean.

Bada, guztira bost sari banatu dira, 2.400 euroko balioarekin, eta, lehen aldiz, lehenengo bi sariak arabarrek jaso dituzte. Horrela, Karlos Egino Olabek lortu du 1.000 euroko lehen saria, 'El trono improvisado' argazkiari esker.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, bigarren sariaren irabazlea (700 euro), berriz, Jeronimo Alberto izan da, 'Ramoninos' argazkiarekin, eta Bertako Artista saria (400 euro)Rosana Diaz de Lezana Pinedoren 'Donde me lleves' argazkiak eskuratu du. Era berean, 150na euroko bi accesit banatu dira, Jose Reyes Belzuncerenarentzat bata ('Jazz on the street'), eta Margarita Entrena Aznarterentzat bestea ('Curiosity').

FotoArte argazki lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean 32 argazki aukeratu ditu epaimahaiak maiatzaren 28tik aurrera hiriko gizarte etxeetan zehar egingo den erakusketa ibiltarian biltzeko, ondorioztatu dutenez.