Atharratzetik abiatuko da ostegunean 24. Korrika, 'Euskara gara' lelopean
Korrika hasiera telebistaz (baita Interneten ere) nahiz irratiz jarraitu ahal izango da zuzenean, hainbat hedabideren saioei esker
Korrika Atharratzetik aterako da ostegunean, martxoaren 19an, 'Euskara gara' lelopean, 40 urte geroago, eta dena dute prest Zuberoako herrian euskararen aldeko ekimen erraldoiaren 24. aldia abiarazteko. Goizean goizetik hasita, ekimen ugari antolatu dira bertan.
Antolatzaileek iragarri dutenez, egun osoko festa prestatu dute ostegunerako AEKideek eta Basaburuko herritarrek. Egitaraua 10:00etan hasiko da, Korrika Ttipiarekin, eta goiz osoan hainbat ekimen izango dira: txaranga, ikusgarri, dantzaldi, jigante, gaiteroak eta beste.
Ondotik, 15:00etan, 24. Korrikaren hasiera ekitaldia izanen da, Herriko plazako oholtzan. Bertan, AEKideek eta Zuberoako euskalgintzako Oihana Larrandaburuk hastapena emango diote lasterketa erraldoiari, dantzari eta txalapartari zuberotarrek lagundurik.
Behin mezua lekukoaren barnean sartuta, 15:30ean abiatuko da Korrika. Lehen kilometroko lekuko-hartzea Euskal Irratiek egingo dute. 1990eko hamarkadatik egiten dute lan euskararen alde, "eta ezinbesteko tresna dira egunerokotasunean, Iparraldean euskaraz bizi den ororentzat".
Ondotik, Korrikak Nafarroa Beherean barrena segitzen duen bitartean, jaiak Maulen segituko du, hainbat kontzertu eta ekitaldirekin (denak herri barneko aparkalekuan): Utxaranga, Kuartz eta Frigo. Horrez gain, jateko eta edateko parada izanen da, gaualdia bukatu arte.
Zuberoak "protagonismo osoa" izango du ostegunean, eta, AEK-ko gau eskolek, herriko eragileek eta Basabürüko laguntzaile guztiei esker, hainbat hilabetez lanean ari izan ondotik eta auzolan erraldoi bati esker, ostegunean Atharratze prest izango da 24. Korrikara joango diren herritar guziei behar bezalako harrera egiteko. Bertan, herriko euskaldun eta euskaltzale guziek topo egiteko aukera ezin hobea izanen da, euskararen aldeko besta ederrean.
"Basabürüan, euskararen egoera larria den arren, 24. Korrikak erakutsiko du bertan euskararen transmisioa eta erabilpena ez direla eten, euskaraz bizitzeko nahia badela. Espero dugu euskararen aldeko besta erraldoia helduen aktibazio linguistikorako tresna izanen dela", adierazi dute.
GOMENDIOAK
Atharratzera bertaratzeko hainbat aukera izango dira: autobus lineak Euskal Herri osotik, Pausu, Baiona eta Uztaritzetik. Autoa aparkatzeko lekuak izango dira, bai eta furgonetak gelditzeko toki berezi bat ere, bezperatik etorri nahi dutenentzat.
Korrikaren abiatzearen ondotik, antolatzaileek bertaratutakoei eskatu diete Atharratzen geldi daitezen 17:30 arte, hots, Korrika Maulera heldu arte, bide bakarra baita eta korrikalarien babesa ezinbestekoa baita. Jendeei horren araberako antolaketa eskatuko zaie.
Azkenik, Korrika hasiera telebistaz (baita Interneten ere) nahiz irratiz jarraitu ahal izango da zuzenean, hainbat hedabideren saioei esker: Kanaldude, EITB, Hamaika, Goiena, Euskal Irratiak, Berria, Naiz, eta abar.
Temas
Más en Actualidad
-
Las borrascas devuelven a las playas todos los plásticos y basura tirados en el mar
-
Cuba afirma que sus fuerzas armadas se preparan para una posible agresión militar de EEUU
-
Trump desplegará el lunes al ICE en los atascados aeropuertos de EEUU para acelerar los controles de seguridad
-
Medio millar de personas marcha en silencio por Santander y pide actuar para que las muertes de El Bocal "no sean en vano"