Erdi mailako eta goi-hodei batzuk ostiral honetan
EUskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, martxoaren 20an, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira, batez ere eguerditik aurrera, baina giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu orokorrean. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldean kostaldean brisa ibil daiteke.
Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez; Kantauri isurialdeko altuenak 20 gradu ingurukoak izango dira, eta Mediterraneo isurialdekoak 15 graduren bueltan geratuko dira. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 16 gehienez.
Itsasbazterrean hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta baliteke arratsaldean tarteka eki/ipar-ekialdetik ibiltzea 3koarrekin; itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean baliteke itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran metro batekoak. Itsasgorak 05:20an eta 17:40an izango dira, eta itsasbehereak 11:27an eta 23:43an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira, batez ere Araba hegoaldean. Zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodeien eta goi-hodeien tarte hodeitsuekin. Hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin barnealdean eta oso gogor batzuekin mendi inguruetan. Arratsaldean brisa sar daiteke kostaldean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, eta maximoetan aldaketarik ez.
Temas
Más en Actualidad
-
Irán confirma la muerte del portavoz de la Guardia Revolucionaria en la ofensiva de EEUU e Israel
-
Irene Lanzaco recibe el premio EditoRed por su trayectoria en defensa del periodismo
-
La Fiscalía Europea investiga por posible fraude el mantenimiento del tramo de Adamuz
-
Euskadi, Castilla-La Mancha y Canarias proponen un mediador independiente para desbloquear la huelga médica