Síguenos en redes sociales:

Identifikazio plaka berriak jarri dituzte Bilboko Gaztedi Dantzari Taldearen plazatxoan

Gaztedi Santutxu auzoaren sinbolo bihurtu da pixkanaka, euskal dantzaren erreferente nagusietako bat eta Bilboko irudi kultural adierazgarrienetako bat

Identifikazio plaka berriak jarri dituzte Bilboko Gaztedi Dantzari Taldearen plazatxoanUtzitakoa

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Santutxu auzoan izan da aste honetan, Gaztedi Dantzari Taldearen plazatxoa identifikatzeko plaka berriak jartzeko ekitaldia dela eta. Eider Inunciaga, Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia, udalbatzako ordezkariak, Gaztedi Dantzari Taldea eta auzoko elkarte adierazgarrienak eta aktiboenak ere izan dira bertan.

Gaztedi Dantzari Taldearen plazatxoa, Santutxuko ikur berritua

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, identifikazio plaka berrietan Gaztedi Dantzari Taldearen plazatxoa eta Plazuela Gaztedi Dantzari Taldea jartzen du. 500 metro koadro inguruko gunea da, egoteko aproposa, eta Santutxu kaleak mugatzen du iparraldetik eta Sagarminaga kaleak hegoaldetik. Perimetroan eserlekuak daude, iturri txiki bat kale biek bat egiten duten erpinean, bai eta zuhaitz ugari ere.

Gaztedi Dantzari Taldea Bilboko zaharrena da, eta 2026an 75 urte beteko ditu. 1951n sortu zen Santutxun, Karmengo elizaren inguruan, Aita Txanton Goiria karmeldarraren ardurapean. Bere espiritu euskaltzaleari eta bultzadari zor zaizkio taldearen sorrera eta jarraitutasuna.

Harrezkero, urte hauetan guztietan egindako lanari esker, Gaztedi Santutxu auzoaren sinbolo bihurtu da pixkanaka, euskal dantzaren erreferente nagusietako bat eta Bilboko irudi kultural adierazgarrienetako bat. Taldeak Santutxu kalean dauka lokala, bere izena daraman plazatxoaren aurrean, ondorioztatu dute Bilboko Udaletik prentsa ohar baten bitartez.