Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak bost urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute
Bi erakundeak bakarka egiten duten lanen osagarritasuna, elkarrekikotasuna eta sinergiak ehuntzea izango dira ardatz nagusiak
Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak bost urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute astearte honetan Akademiaren egoitzan, Bilbon, eta bi erakundeok bakarka egiten duten lanen osagarritasuna, elkarrekikotasuna eta sinergiak ehuntzea izango dira ardatz nagusiak.
Lexikografiaren eta euskararen erabilera sustatzeko lankidetza
Izenpetze ekitaldian parte hartu dute Itziar Cortes, Elhuyarren aldi baterako koordinatzaile nagusiak, eta Andres Urrutia, euskaltzainburuak. Euskaltzaindiak gogorarazi du osoko bilkurak Elhuyar Akademiaren elkarte atxikia izatea onetsi zuela 2025eko uztailaren 18an.
Besteak beste, Euskaltzaindiak euskararen batasunean eman dituen arauak, gomendioak eta irizpenak hedatzeko, hiztegigintza aberasteko eta zientzia eta teknikaren alorrean euskararen erabilera normalizatzeko lankidetzan aritu dira bi erakundeak, eta orain, lankidetza hori areagotu nahi dute, hitzarmenaren bitartez.
Horrela, lexikografiaren alorrean, euskararen corpusa ikertzeko, zabaltzeko, eguneratzeko, mantentzeko, euskara oraindik erabili gabe dagoen eremuetara eramateko, gizarteratzeko eta erabiltzaileen beharretara egokitzeko egitasmoen inguruabarrean jardungo dute bi-biek etorkizunean.
Euskaltzaindiak euskararen batasunean eman dituen arauak, gomendioak eta irizpenak hedatzeko, hiztegigintza aberasteko eta zientzia eta teknikaren alorrean euskararen erabilera normalizatzeko lankidetzan aritu dira bi erakundeak
Euskararen batasunaren eremuan, pilaturiko eta arian-arian ondutako ezagutzaren transferentzian jardungo dute, ikastaro, argitalpen, artikulu -nazioartekotzea indartuz-, txosten tekniko zein bestelakoen bidez. Halaber, ingurune digitalean euskararen erabilera jasoa sustatzeko produktuak eta egitasmoak, ekimenak eta jarduerak partekatu eta antolatuko dituzte.
Ikerketa sustatzen ahaleginduko dira (argitalpenak, ikerketa bekak, graduondoko lanak, doktoretza tesiak eta abar), eta euskararen ikerketan eta sustapenean egindako lanak zein ibilbideak aitortuko dituzte (sariak, monografiak eta abar).
Temas
Más en Actualidad
-
Sánchez reivindica el 1 de Mayo que el Estado español tiene "más empleo y derechos que nunca" pese "a quien anuncia el apocalipsis"
-
Palestina tilda de "crimen de guerra" la interceptación de la flotilla por parte de Israel en el Mediterráneo
-
Osakidetza impulsa un nuevo modelo de diagnóstico más rápido y preciso con la digitalización de la anatomía patológica
-
Acusado de intento de asesinato el agresor de dos hombres judíos en un barrio de Londres