Ortografia-markei buruzko jarraibideen berri emateko bost ikastaro antolatu ditu Euskaltzaindiak
EUskaltzaindiak 'Ortografia-marken jarraibideak' argitaratu ditu 'Euskara Batuaren Ortotipografia' egitasmoaren barnean
Euskaltzaindiak 'Ortografia-marken jarraibideak' argitaratu ditu 'Euskara Batuaren Ortotipografia' egitasmoaren barnean, eta, haien berri emateko, hiruna orduko bost ikastaro antolatu ditu martxorako. Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango ditu ikastaro guztiak.
Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, ikastaroen helburu nagusia ortografia-marken jarraibideetako puntu nagusiak azaltzea da, hala nola zein diren ortografia-markak eta nola eta zertarako erabiltzen den bakoitza.
Zehazkiago, puntuazio-marken atalak hartuko du tarterik zabalena ikastaroetan, baina puntuazio-marka lagungarrien zertzelada nagusiak ere azalduko dira, baita marka diakritikoen inguruko zalantzak argitu ere.
Lehen ikastaroa martxoaren 9an izango da, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan, Donostian, 16:00etatik 19:00etara; ondoren, martxoaren 11n Bilboko egoitzan (16:00-19:00), martxoaren 18an Ipar Euskal Herriko ordezkaritzan (Baiona, 09:00-12:00), martxoaren 23an Arabako ordezkaritzan (Gasteiz, 16:00-19:00) eta martxoaren 25ean Nafarroako ordezkaritzan (Iruñea, 16:00-19:00) egingo dira.
Izen-ematea hurrengo esteka honetan sartuta egin daiteke: https://forms.office.com/pages/responsepage.aspx?id=VK822kvW...
BESTE GAI BATZUK
Barakaldoko Udalak (Bizkaia) auzoak hobetzeko aurrekontu parte hartzaileen edizio berria jarri du martxan aste honetan, eta proposamenak aurkezteko epea martxoaren 8ra arte egongo da zabalik www.barakaldo.eus webgunean, Barakaldoko Udalaren app-ean eta auzoetan jarriko diren hautestontzietan.
Horrela, urtero bezala, herritarrek zuzenean erabaki ahal izango dute zein jardueratan inbertitu ekimenerako gordetako 2.200.000 euroak bide publikoa eta udal ekipamenduak hobetzeko. Oraingoan, auzoetako jarduketa garrantzitsuak biltzean oinarrituko da prozesua, "hiri atseginagoa, irisgarriagoa eta auzotarren benetako beharretara egokitua eraikitzen jarraitzeko helburuarekin".
Barakaldoko Udalaren arabera, aurrekontu parte hartzaileak "funtsezko tresna" dira herritarren parte hartzea indartzeko eta "auzo bakoitzean bizi eta sentitzen direnek lehentasunezkotzat jotzen dituzten hobekuntzak zuzenean entzuteko".
Temas
Más en Actualidad
-
La oposición rusa en el exilio celebra un congreso para fundar un partido político
-
Reto solidario: Monte Urko, emotivo e inclusivo III Memorial Javi Alberdi
-
La OMS alerta de que el brote de ébola "se está expandiendo" en número de casos y territorios afectados
-
Los disturbios racistas en Belfast se saldan con 19 detenidos y 12 policías heridos