Lau gasteiztarretik hiruk diote beren bizitza "ona edo oso ona" dela hirian, Gasteizko Udalaren soziometroaren arabera
Pertzepzio hori antzera mantentzen da bizi diren auzoko bizi kalitateari buruz galdetzen denean
Gasteizko Udalak egin duen azken soziometroaren arabera, lau gasteiztarretik hiruk diote beren bizitza "ona edo oso ona" dela hirian. Azterlanak auzoetako "bizi kalitate ona" berretsi du, eta segurtasuna, etxebizitza eta garbitasuna jarri ditu herritarren kezka nagusitzat.
Gasteizko Udalak ostiral honetan argitaratu ditu abenduaren 1etik 19ra egindako 1.306 inkesta oinarri hartuta burutu den azken soziometroaren emaitzak. Inkestaren helburua udal zerbitzuei eta Udalaren kudeaketari buruzko balorazioa eta herritarrek hiriko bizi kalitateari buruz duten pertzepzioa ezagutzea izan da.
Azterlanaren ondorio nagusien artean, nabarmentzekoa da Gasteizko lau herritarretik hirurentzatr bere bizitza "ona edo oso ona" dela hirian, eta pertzepzio hori antzera mantentzen dela bizi diren auzoko bizi kalitateari buruz galdetzen denean.
"Datu horiek hiriaren balorazio orokor ona bermatzen dute. Hala ere, etorkizunari buruzko ikuspegi zuhurra ere islatzen du soziometroak: laurden batek, gutxi gorabehera, baikorra dela adierazi du", gaineratu du.
Gainera, inkestak lehentasunak ordenatzeko aukera ere eman du. Ildo horretan, herritarren segurtasuna, etxebizitza eta garbitasuna dira gasteiztarren kezka nagusiak.
Udal kudeaketaren balorazioari dagokionez, Gasteizko Udalak 5,1eko nota orokorra lortu du. Balorazio onena jaso duten arloak kirol eta kultur instalazioak, garraio publikoa eta kirolaren sustapena dira; aitzitik, lorategien mantentzea da puntuaziorik baxuena jaso duena.
Halaber, soziometroak herritarren adostasun zabala nabarmentzen du hiriko proiektu estrategikoen inguruan, eta Zabalganeko tranbia, Zaramagaren berrikuntza integrala, Principal Antzokia eraberritzea eta lurpeko tren geltoki berria dira balorazio onena jaso duten ekimenak.
POLITIKA
Bestalde, udal inkestak egungo egoeraren azterketa soziopolitikoa egiten du. Emaitzen arabera, Gasteizen bizi diren pertsonek ezkertiar eta ez-nazionalistatzat jotzen dute beren burua. Txostenaren arabera, Maider Etxebarria alkatea da liderra garrantzi politikoko indize handienarekin, eta EAJ, PSE-EE eta EH Bildu dira herritarren artean jarraitzaile gehien dituzten alderdiak.
Soziometroak, azkenik, hauteskundeetako estimazioa ere jasotzen du. EH Bildu izango litzateke udalean ordezkaritza handiena duen alderdi politikoa (8 zinegotzi), eta ondoren PSE-EE (6), EAJ (6), PP (5), Vox (1) eta Elkarrekin-Podemos (1).
GASTEIZKO UDALA
Bestalde, beste gai batzuekin jarraituz, Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak ostiral honetan onetsi du UNED Urrutiko Hezkuntzarako Espainiako Unibertsitate Nazionalak Arabako hiriburuan duen zentroari 100.000 euroko ekarpena egitea.
Hain zuzen, Hezkuntza eta Kultura Sailak egingo duen diru ekarpena unibertsitate zentroaren funtzionamendua finantzatzera bideratuko dute aurten, Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez.
Ekarpena onartu ostean, UNEDeko patronatuko kidea den Gasteizko Udalak 50.000 euroko lehen ordainketa egingo du, eta bigarrena 2025ko kontuak behar bezala auditatuta aurkeztu ondoren.
Temas
Más en Actualidad
-
Al menos doce muertos en acciones militares israelíes en Gaza en las últimas horas
-
Múnich escenifica la voluntad de liderazgo europeo en el nuevo tablero internacional
-
El gobierno de Trump asegura que las redadas migratorias continuarán durante el cierre del DHS
-
El PSOE reprocha a Feijóo que busque una “España en blanco y negro”