CAFek hamar tren egiteko 80 milioi euro inguruko kontratua lortu du Akitania Berrian
CAF konpainiak Regiolis plataformako eskualde mailako beste hamar tren hornituko dizkio SNCF Voyageurs enpresari, Frantziako hego-mendebaldeko Akitania Berria eskualdean funtziona dezaten, eta kontratuaren guztizko zenbatekoa 80 milioi euro ingurukoa izango da.
Mosdu honetan, SNCF Voyageurs eskualdeko tren zerbitzuak martxan jartzeaz arduratzen den enpresak "CAF-Alstom kontsortzioarekin duen konfiantza berritu du beste behin ere eskualdeko trenen eskari berri honekin", euskal konpainiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Hitzarmena aurretik sinatutakoen antzekoa da eta, horren arabera, CAFek Reichshoffen hirian duen lantegian egingo ditu trenen diseinu eta muntaketa lanak, eta Alstom, berriz, trenetarako hainbat sistema eta ekipo fabrikatzeaz arduratuko da.
Akitania Berrirako tren berriek eskualdeko trenbide sarean zerbitzua eskaintzen duten 54 Regiolis trenen flota osatuko dute. Bi-modo unitateak dira (elektrikoak eta diesel motakoak), lau kotxekoak, 208 bidaiarirentzako edukiera dutenak, eta erosotasun maila handia eskainiko dute leihate zabal, zeharkako led argiztapen, beso-euskarridun eserleku, irakurketa argi eta korronte harguneei esker.
CAFek azken urteetan Frantziako zenbait eskualdetarako sinatu dituen beste batzuei gehitu zaie Reiolis flotaren handitze berria, 2021ean Alstomekin itundutako hitzarmenari esker, CAFek Alsaziako Reichshoffen industria instalazioa erosi baitzuen, eta SNCFrekin adostutako eskualdeko trenen plataforma horren zabalkuntzak garatu baitira.
Hamar unitate berriekin dagoeneko 50 inguru dira CAFi kontratatutako unitateak. "Horrek indartu egiten du konpainiak Frantziako lantegietan duen lan karga industriala eta sendotu egin du taldeak garraio publikoa garatzeko Frantziako tokiko, eskualdeko eta nazio mailako agintarien epe luzeko bazkide gisa duen posizioa", nabarmendu du.
Temas
Más en Actualidad
-
¿Quieres ahorrar en tus próximos vuelos? La IA ya puede ayudarte
-
Detenidos en Murgia cinco jóvenes por el apuñalamiento a un menor de 17 años en Vitoria
-
Las negociaciones entre Podemos y Por Andalucía continúan tras más de 10 horas
-
EAEko gazteei zuzendutako New Yorkeko Guggenheim museorako beka programan izena emateko epea apirilaren 12an itxiko da