Síguenos en redes sociales:

Velatiak izango du Euskaliten presidentetza 2028ra arte

Velatiak izango du Euskaliten presidentetza 2028ra arteUtzitakoa

Euskaliten Patronatuak Velatia aukeratu du 2026-2028 aldian presidente izateko, eta, beraz, Velatiako Kudeaketa Sistemen zuzendaria den Roberto Gil Roak hartuko du ardura bere gain, 2020 eta 2025 artean karguan izan den ITP Aeroko Kalitate zuzendari Jose Luis Díaz Manrique ordezkatuz.

Euskalit kudeaketa aurreratuko erakundeak jakinarazi duenez, Velatia enpresak 4.100 profesional baino gehiago ditu 20 herrialdetan eta 2025ean 1.100 milioi euroko fakturazio globala izan du. Familia talde bat da, industriala eta teknologikoa, ia sei hamarkadako ibilbidea duena, eta 2017tik Euskaliten Patronatuko kide da. Bere jarduerak lehentasunezko bi jarduera eremu ditu: sare elektrikoen garapena, eta digitalizazioa eta segurtasun digitala.

Euskaliteko presidente berria, Roberto Gil Roa, Zientzia Kimikoetan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), baita Laneko Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikaria ere. Prestakuntza gehigarri gisa, MBA Executive bat du, bai eta Ekintzailetzan eta Berrikuntzan Lidergo Korporatiboko Programa bat ere), biak Deustuko Unibertsitatekoak.

Velatian garatu du bere ibilbide profesionala, taldeko hainbat posizio eta erakundetan lan eginez

Velatian garatu du bere ibilbide profesionala, taldeko hainbat posizio eta erakundetan lan eginez, beti kudeaketarekin, berrikuntzarekin eta estrategiarekin lotuta, eta era askotako proiektu korporatiboen buru izanik. 2004az geroztik, Euskalitekin kanpoko ebaluatzaile gisa lan egin ohi du.

Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen duten 24 erakundek osatzen dute Euskaliteko Patronatua: Asle, Mutualia, Mondragon, Kutxabank, Confebask, ITP Aero, Osakidetza, SPRI, Velatia, Bahía de Bizkaia Gas, Euskaltel, Siemens-Gamesa, Bilbao Finantza Plaza, Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera, CAF, Bizkaiko Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Energiaren Euskal Erakundea, BRTA, Iberdrola, Idom Ingeniaritza eta Aholkularitza, EiTB eta Petronor.