Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, urtarrilaren 9an, haizea indartsu ibiliko da eta eguraldia makurra izango da. Mendebal edo ipar-mendebaldetik oso gogor joko du haizeak, batez ere kostaldean eta haizelekuetan.
Euritarako egongo da eguna; goizaldean euria egingo du eta ondoren eguerditik aurrera zaparradak mardulagoak izango dira, gogotik egingo du, eta leku askotan etengabe egingo du; trumoi ekaitzak jo dezake.
Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota jaitsi egingo da; arratsaldean 700-800 metrora egon daiteke. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 8 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 8 gehienez.
Itsasbazterrean mendebaldeko haizea ibiliko da 6-7ko indarrarekin eta 8ko tarte batzuekin, eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da; itsaso zakarra edo oso zakarra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-4 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi ekaitzak jo dezake. Itsasgorak 08:45ean eta 21:16an izango dira, eta itsasbehereak 02:25ean eta 15:05ean. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da.
LARUNBATA
"Larunbatean giro petralarekin jarraituko dugu. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak bizi-bizi jarraituko du. Euria egingo du, batez ere Kantauri isurialdean, eta hegoaldean tartekatuago egingo du. Gauean egoera zertxobait baretuko da. Elur-kota 800 m inguruan egongo da hasieran, eta pixkanaka igotzen joango da, arratsaldean 1.200 m inguruan kokatu arte. Tenperatura zertxobait jaitsiko da", ondorioztatu dute.