Euskaltzaindiak eta UZEIk 'muga-zerga' hautatu dute urteko hitz
Hiztegi arauemailean 'muga-zerga' eta 'aduana-zerga' jaso ditu, biak ere "atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga" adierarekin
Euskaltzaindiak eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak muga-zerga aukera duten 2025. urteko hitz, Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako muga-zerga berriei buruzko albiste ugariek terminoa finkatzen lagundu baitute.
Akademiak jakinarazi duenez, hiztegi arauemailean muga-zerga eta aduana-zerga jaso ditu, biak ere "atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga" adierarekin.
Ez da kontzeptu berria, inondik inora, ekonomiako hiztegietan aspalditik agertzen baita eta corpusetan ere horren lekukotasun ugari aurkitu baitaitezke. Horrexegatik iritsi dira, hain zuzen ere, hitz horiek Euskaltzaindiaren Hiztegira ere.
Dena den, aurtengo hizpide nagusietako bat izan dira muga-zergak; bereziki, AEBko presidente Donald Trumpen gobernuak mundu mailako ekonomia astindu duten erabakiak hartu dituelako horien harira.
KOMUNIKABIDEAK
"Soka luzea ekarri du kontu horrek: hasieran, Trumpek Txinako, Kanadako eta Mexikoko salgaiak izan zituen jomugan, eta, ondoren, Europar Batasunekoak eta beste hainbat herrialdetakoak.
Bada, euskal komunikabideetan askoz ere gehiago erabili da hiztegiak sinonimotzat dituen bi esamolde horietako bat: 'muga-zerga'. Horrela, komunikabideetan gutxiagotan irakurri eta entzun da 'aduana-zerga' terminoa".
"Corpusak kontsultatzea nahikoa da joera hori berria ez dela ohartzeko, baina esan daiteke aurtengo gertakariek 'muga-zerga' esamoldearen erabilera finkatzen lagundu dutela", adierazi dute Akademiatik.
Bada, horregatik guztiagatik hautatu dute Euskaltzaindiak eta UZEIk 'muga-zerga' 2025. urteko hitz. Azkenik, gogoratu dute bi izenez osatutako hitz-elkarte horiek, beste hainbat bezala, marratxoz zein marratxorik gabe idatz daitezkeela, hau da, 'muga-zerga' eta 'muga zerga' eta 'aduana-zerga' eta 'aduana zerga'.
Temas
Más en Actualidad
-
Seis países latinoamericanos piden a Venezuela "reestablecer el orden democrático"
-
Estados Unidos intercepta otro buque cerca de Venezuela, según medios estadounidenses
-
Los países bálticos piden al COI que no autorice banderas ni otros símbolos de Rusia y Bielorrusia
-
El presidente del Fenerbahçe, acusado de tráfico de drogas y sin poder salir de Turquía