Vital Fundazioak abenduaren 18an Gasteizko Espainia plazan eta inguruetan egingo duen Gabonetako Merkatuan postu bat eskatzeko epea asteartean bukatuko da, azaroaren 11n, www.fundacionvital.eus webgunean. Esleipendunen zerrenda azaroaren 24an argitaratuko da.
Vital Fundazioaren arabera, Gabonetako Merkatua egun horietako hitzordu nagusienetakoa da jada Gasteizen. "Azken urteotan ezarri ditugun berrikuntzak jai giroa sortzen ari direla egiaztatu dugu, eta gure saltzaileen salmentek gora egiten jarraitzen dutela, eta horrela, gure lehenengo sektorea bultzatzen ari dela", esan dute.
Azokak aukera ematen die saltzaileei eta ekoizleei beren salgaiak erakusteko eta zuzenean saltzeko, hala bola lekaleak, barazkiak, frutak eta ortuariak, hestebeteak, gaztak, eztia, pateak, kontserbak, ardoak, likoreak eta sagardoa, ogia eta gozogintza. Era berean, beste elikagai eta bertako artisautza produktu batzuen postuak egongo dira, baita antolatzaileek gonbidatutako gune gastronomikoak ere.
Era berean, salmahaiak gordeko zaizkie Santa Barbara plazako elikadura saltzaile ibiltariei, egun horretan Espainia plazara lekualdatuko dutelako beren jarduera
Elikagaien sektoreko Arabako eta Trebiñuko ekoizleek lehentasuna izango dute kategoria bakoitzerako postua lortzeko orduan. Plaza libreak baino eskaera gehiago egonez gero, nekazaritzako ustiategiak lehenetsiko dira elikagaien industrien gainetik, eta merkataritza mixaren irizpidea hartuko da kontuan merkatuaren erakargarritasun handiagoa bermatzeko.
HELBURUA
Helburu bera kontuan izanda, eskaera bakarra onartuko da osasun erregistroaren zenbaki bakoitzeko, produktu edo ekoizle beraren eskaintza errepika ez dadin. Era berean, salmahaiak gordeko zaizkie Santa Barbara plazako elikadura saltzaile ibiltariei, egun horretan Espainia plazara lekualdatuko dutelako beren jarduera.