Bilboko Udalak Infobilbao liburuxkaren zenbakio berria banatzen hasi da astelehen honetan hiriko postontzietan, eta hirian hondakin organikoa biltzeko kudeaketa eredu berriaren ezarpenari lagunduko dion Bilborganik sistema berria buruzko azalpenak bildu ditu bertan.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, Bilborganik kudeaketa eredua esparru arautzaile berriaren ildo berekoa da; esparru horrek aurrekoa ez bezalako ikuspegia sustatzen du, bai eta bizitzeko patroien eta moduen aldaketa ere, premisa baten arabera: hondakin gehiago sortzen duenak gehiago ordainduko du.

Era berean, www.bilbao.eus webgunean ere eskuragarri izango da

Infobilbao berriaren helburua da informazioa herritar guztiengana iristea da, nahi duen orok alta eman eta sistema berrian parte hartu ahal izan dezan. Horrela, hondakinen tasa berrian ezarritako hobariak ere baliatu ahal izango dituzte herritarrek.

IZENA EMATEA

Era berean, liburuxkak sisteman izena emateari buruzko informazioa ematen du; hiru kanalen bidez egin daiteke: gailu mugikorreko aplikazio berri batekin, www.bilborganik.eus webgunean edo aurrez aurre. Urriaren 27an abiatu zenetik joan den ostiralera arte, 12.028 pertsonak eman dute izena modu batean edo bestean.

Bilboko Udalak 'Infobilbao' liburuxkaren 155.000 ale argitaratu du ahalik eta biztanle gehienengana iristeko eta auzotar guztiek sistema berria ezagutzen dutela eta izena eman dezaketela ziurtatzeko.

Liburuxkak etxeetako postontzietan utzi eta ohiko kanalen bidez ere banatuko dira, hala nola barrutiko udal zentroetan, liburutegietan eta bestelako ekipamenduetan. Era berean, www.bilbao.eus webgunean ere eskuragarri izango da.