'Butaka Txikia' programak familientzako zortzi ikuskizun eskainiko ditu Gabonetan Gasteizen
Haurrei eta haien familiei zuzendutako Butaka Txikia arte eszenikoen programak zortzi ikuskizun eskainiko ditu 12 saiotan abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean Gasteizko auzoetako gizarte etxeetan eta ekitaldi aretoetan.
Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak adierazi du antzerki, txotxongilo, dantza, zirku, magia, musika, film eszeniko eta ikus-entzunezkoak izango direla, eta ikuskizunek askotariko gaiak jorratuko dituztela, hala nola familia loturak, adopzioa, adinekoen ondarea, nortasunaren garapena edo harritzeko gaitasunari eustearen garrantzia.
Aurtengo Gabonetako eskaintzan euskarazko lanen kopurua handitu da eta lau izango dira. Hala, Panta Rhei konpainia arabarrak irekiko du egitaraua txotxongiloak eta zuzeneko musika uztartzen dituen Krim Otso Txikia izeneko lan berriarekin.
Khea Ziater taldeak, berriz, Scrooge eta mamuak film eszenikoaren formatu berritzailea eskainiko du; Charles DickensenGabon-kanta bat eleberriaren moldaketa librea da, Alex Gerediagak egindakoa.
Sarrerak 5na euroan erosi ahalko dira abenduaren 11ko 08:30etik aurrera aurrez aurre gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan eta sarean udal webgunean. Bertaratzen diren guztiek sarrera aurkeztu beharko dute
Era berean, Laenananaranja taldeak Kontukantari3 antzerki formako kontzertuaren hirugarren edizioa aurkeztuko du, eta Pájaros Pintados Creación nafar konpainia gazteak Olaiaren lorategia taularatuko du.
BESTE DATU BATZUK
Gaztela eta Leongo, Valentziako Komunitateko eta Murtziako konpainien lanek osatuko dute aurtengo Gabonetako 'Butaka Txikia' programa.
"'Butaka Txikia-k izandako harrera ona ikusita, aurten nabarmen handitu dira saioen kopurua eta salgai jarriko diren sarreren kopurua. Hala, 2.200 sarrera baino gehiago jarriko dira salgai", adierazi du zinegotziak.
Sarrerak 5na euroan erosi ahalko dira abenduaren 11ko 08:30etik aurrera aurrez aurre gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan eta sarean udal webgunean. Bertaratzen diren guztiek sarrera aurkeztu beharko dute.
Temas
Más en Actualidad
-
Irán confirma contactos con EEUU pero subraya que su nivel de confianza "es nulo"
-
El juez comunica a las partes del 'caso Begoña Gómez' su decisión de redirigir la causa a un jurado popular
-
Los 27 dan luz verde política a la firma y aplicación provisional del acuerdo sobre Gibraltar
-
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen alkoholaren eraginpean trafiko istripu bat eragin eta ihes egiteagatik