Puntu Seguruen Sarea handitzeko bilerak egingo ditu Bermeoko Udalak elkarteekin eta merkatari eta ostalariekin
Helburua da sarea zabaltzea eta puntu seguru gehiago sortzea
Bermeoko Udalak (Bizkaia) Puntu Seguruen Sarea handitzen jarraitu nahi du, eta bilkurak egingo ditu herriko elkarte, ostalari eta merkatariekin. Indarkeria matxistaren aurkako babes eta prebentzio sare komunitarioa indartzeko sortu zen ekimena, eta gaur egun 36 establezimenduk osatzen dute.
Bada, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, helburua da sarea zabaltzea eta puntu seguru gehiago sortzea, herritarren babesa eta konfiantza sendotzeko. Horregatik, azaroan bi saio egingo dira Puntu Seguruen Sarean interesa duten talde eta establezimenduentzat.
Lehenengo bilera elkarteekin izango da, azaroaren 13an, 18:00etatik 19:30era, eta bigarrena merkatari eta ostalariekin, azaroaren 20an, 19:00etatik 21:00etara; biak ala biak Gizarte eta Kultura Etxean egingo dira.
PARTE HARTZEA
Parte hartu nahi dutenek berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora idatziz edo 688 638 449 telefono zenbakira deituz edo idatziz eman beharko dute izena.
Indarkeria matxista jasan duen pertsonak lehen momentuko babesa jaso dezake puntu seguruetan, konfidentzialtasuna zainduta, behar diren baliabideak martxan jartzen diren bitartean. Sareko kideek formakuntza berezia jasotzen dute, egoera horien aurrean nola erantzun eta laguntza egokia eskaintzen jakiteko.
Parte hartu nahi dutenek berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora idatziz edo 688 638 449 telefono zenbakira deituz edo idatziz eman beharko dute izena
"Puntu seguruak babesa eta konfiantza eskaintzen dituzten espazioak dira. Gure asmoa da sarea gero eta handiagoa izatea, herritarrek gertuko puntu seguru bat izan dezaten", azaldu du Berdintasuneko zinegotzi Arantza Ormaza Tarantinok.
Bere hitzetan, Bermeoko Udalaren helburua da "indarkeria matxistaren aurkako borrokan herritarren inplikazioa handitzea, guztion ardura baita. Bide horretan, puntu seguru bakoitza aurrerapauso bat da Bermeo seguruago eta berdinzaleago baten alde".
Iaz, Puntu Seguruen Sarearen mapa eta bideoa egin ziren, eta aurten helburua da mapa hori eguneratzea eta puntu berriak gehitzea. Bermeoko Udalaren konpromisoa da sarea handitzen jarraitzea, herria babestuago egon dadin.
Temas
Más en Actualidad
-
Pradales pide propuestas concretas para negociar las Cuentas sin vetos entre partidos
-
Esteban ve "muy difícil estética y políticamente" que Sánchez agote la legislatura
-
Nueve años, once procesados y decenas de recursos: cronología de la causa a David Sánchez
-
Martínez espera que "se revierta la tremenda injusticia" sobre el reparto de los fondos de compensación sanitarios