Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteek dispositibo berezi bat jarri dute martxan aste honetan, 'Halloween' delako jaia ospatu aurretik, 700 lagunetik gorako edukiera duten eta gaualdi tematikoa egingo duten Euskadiko diskoteka guztiak ikuskatu eta kontrolatzeko, Nerea Alday Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen zuzendariak eskatuta.
Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, operatibo bereziaren helburua aretoaren funtzionamenduan egin ahal izan diren aldaketak edo indarrean dagoen araudia beteko ez lukeen dekorazioa instalatu den detektatzea da. Guztira, zortzi ikuskapen egin dira, lau Bizkaian eta bina Gipuzkoan eta Araban.
Ikuskapenak lokalen arduradunekin batera egin dituzte eraginkorrak direla bermatzeko, eta helburua izan da instalazioei eta establezimenduotan lan egiten duten langileei eskatutako lege neurriak betetzen diren zaintzea, ikuskizunen garapen zuzena eta lokalean dauden bezeroen eta langileen segurtasuna bermatzeko.
Besteak beste, ebakuazio bideak (egokiak diren eta seinaleztatuta dauden), suteen aurkako babes-baliabideak (horien egoera, kokapena eta seinaleztapena) eta sarbideak eta edukiera kontrolatzeko bitartekoak ikuskatu dituzte.
Lan hori hainbat fasetan egiten da. Hasteko, lokala ireki aurretik bisita egiten dute, hautemandako gabeziak konpontzeko edo zuzentzeko behar besteko aurrerapenarekin. Bigarren bisita jarduera garatzen den bitartean egiten dute, eta instalazioak eta langileen eginkizunak aztertzen dituzte eta adingaberik dagoen eta edukiera kontrolatzen dituzte.
Gainera, urriaren 31ko gauean, Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteak zaintza eta kontrol lanetan arituko dira ertzain-etxeetako herritarren babeseko agenteekin batera, diskoteken eta dantzalekuen inguruan prebentzio moduan.
 
        
     src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">
    
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">