Euskalmet euskal meteorologia agentziarn iragarpenaren arabera, ostiralean, urriaren 3an, erdi eta goi mailako hodeiak ugariak izango dira, eta kostaldean behe-hodei batzuk ere ager daitezke. Halere, ateri egongo da eta tarteka eguzkitsu egongo da. Kostaldean haizeak mendebaldetik joko du eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da denean.

Tenperatura maximoak apur bat jaits daitezke, baina minimoek gora egingo dute. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 25 gehienez.

Tenperatura minimoak nahiko igoko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira

Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eguerdi partean ipar-mendebaldera aldatuko da, arratsaldean 2-3koarekin ibiliko da, eta egunaren amaieran aldakor geratuko da 2koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:38an eta 14:51n izango dira, eta itsasbehereak 08:32an eta 21:01ean. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

BALORAZIOA

"Goiz-lanbroa. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, eta behe-hodeien tarte batzuekin kostaldean. Kostaldean mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorren batekin goizaldean eta goizean goiz; egunaren erdiko orduetan ipar-osagaira aldatuko da ahul, tarteka bizi, eta egunaren amaieran norabide aldakorreko haize ahula geldituko da. Gainerako lekuetan norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean ipar-osagaiko haize ahula nagusituko da, tarte bizi batzuekin. Tenperatura minimoak nahiko igoko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".