Síguenos en redes sociales:

Euskararen Etxeak erakusketa batekin parte hartuko du BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketan

Mintzo aretoan irailaren 29tik urriaren 15era

Euskararen Etxeak erakusketa batekin parte hartuko du BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen TopaketanUtzitakoa

Bilboko Euskararen Etxeak BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketan parte hartuko du aurten, eta Bizkaiko emakume musikariak glotofeminismotik izenburuko erakusketa jarriko du ikusgai Mintzo aretoan irailaren 29tik urriaren 15era.

Euskararen Etxeko iturriek jakinarazi dutenez, BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa Bilboko izkaia Aretoan izango da urriaren 4an. Ekimenak lau urte daramatza emakume sortzaileen arteko sarea josten, ikusgarritasuna ematen eta kolektibitate feministatik abiatutako gogoeta sustatzen.

Sarea sortzea, emakumeen presentzia nabarmentzea eta glotofeminismoaren eta intersekzionalitatearen begiradatik kultura ulertzeko modu berriak sortzea dira helburuak, eta aurteng topaketaren ardatz nagusiei dagokienez, Bizkaiko emakume musikarien egoera, emakume sortzaileen erresistentziak eta "unibertsaltasun" hegemonikoari buruzko eztabaidak izango dira.

EUSKARAREN ETXEA

Bada, Euskararen Etxeak ere parte hartuko du aurten ekimenean, eta, irailaren 29tik urriaren 15era bitarte, 'Bizkaiko emakume musikariak glotofeminismotik' izenburuko erakusketa ikusi ahalko da bertako Mintzo aretoan.

Mar Molinak eta Alaitz Urrutiak sortu dute erakusketa, datu, testigantza eta ikus-entzunezko materialen bidez, eta formatu bisual eta esperientziala eskaintzen dute

Erakusketak Bizkaiko emakume musikarien egoera aztertzen du glotofeminismoaren ikuspegitik, eta bere erronkak bistaratzen ditu: ikusgarritasun falta, espazio publikoaren maskulinizazioa, genero arrakalak eta hizkuntza gutxituen erabileraren erronkak.

Mar Molinak eta Alaitz Urrutiak sortu dute erakusketa, datu, testigantza eta ikus-entzunezko materialen bidez, eta formatu bisual eta esperientziala eskaintzen dute, "ikusleak hausnarketarako espazio aktibo batean murgilduz".