Síguenos en redes sociales:

Doluari eta laguntza sozial eta instituzionala

María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak doluari aurre egiteko unean “laguntzeko inguruneak, erakunde sentikorrak, prestatutako profesionalak eta inor atzean utziko ez duten politika publikoen” alde egin

Doluari eta laguntza sozial eta instituzionalaUtzitakoa

María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak doluari aurre egiteko unean “laguntzeko inguruneak, erakunde sentikorrak, prestatutako profesionalak eta inor atzean utziko ez duten politika publikoen” alde egin. “Dolua bizitzan eta heriotzan: harrera eta akonpainamendu pertsonala, soziala eta instituzionala” udako ikastaroaren inaugurazioan parte hartu du gaur San Josék Donostian, eta haren hitzetan, “minari ezin zaio, edo behintzat ez litzaioke nahi gabeko bakardadean aurre egin behar”.

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du ikastaroa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiarekin eta Ines Soria Saileko aholkulari eta magistratuarekin lankidetzan. Ikastaroak hainbat alorretako adituak bilduko ditu Donostian, galera-prozesuetako akonpainamenduari buruzko diziplina arteko ikuspegitik hausnartzeko.

Hitzaldian zehar San Josék azpimarratu duenez, “dolua bizitzako esperientziarik unibertsalenetakoa da eta, aldi berean, berezienetakoa. Bakoitzak modu ezberdinean bizi du, baina denok partekatzen dugu norbaitek entzun, onartu eta laguntzeko beharra”. Hori dela eta, eskerrak eman dizkie justizia, osasuna eta hezkuntzako alorretan, gizarte-zerbitzuetan eta espetxe-sisteman egunero dolu-prozesuetan laguntzen diharduten profesionalei.

“Ez gara datuen ez izapideen administratzaileak; eskubideen bermatzaileak gara. Eskubide bakoitzaren atzean norbanakoak daude; beren istorio, zauri eta emozioak dituzte”

Gainera, San Josék azpimarratu du justizia humanizatzea bere Sailaren ezinbesteko helburua dela: “Ez gara datuen ez izapideen administratzaileak; eskubideen bermatzaileak gara. Eskubide bakoitzaren atzean norbanakoak daude; beren istorio, zauri eta emozioak dituzte”.

Era berean, komunikazioak esparru instituzionalean duen garrantzia nabarmendu du: “Hitz batek min egin dezake edo sendatu; tonu batek konfiantza sor dezake, edo mina areagotu. Prozesuaren irtenbidea bera bezain garrantzitsua da komunikazio-prozesuaren kalitatea”.

EUSKO JAURLARITZA

Bestalde, María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua Malagako Alfarnate herrira joan da, duela 84 urte Urduñako espetxe frankistan hil zen Juan Frias Martinen gorpuzkiak familiari emateko.

Familiak Alfarnateko hilerrian lurperatu ditu gorpuzkiak, beraiekin batera izan da herriko alkatea ere, Juan Jesús Gallardo.

Juan Frias Martin malagarra ezkonduta zegoen, senar-emazteek 5 seme-alaba zituzten, eta horietako 2 bizirik daude. Hain zuzen ere, aurtengo ekainean seme-alabek emandako DNA laginari esker, identifikazio-prozesua modu azkarrean burutu da, ahaidetasun-maila dela eta.

Identifikazio berri horrekin, 18 dira jada genetikoki identifikatutako eta haien familiei entregatutako Urduñako Espetxe Zentraleko biktimak, 2014tik herriko hilerrian berreskuratutako 93 pertsonetatik. Gogora Institutuak gainerako 75en identifikazio genetikoa egiteko lanean jarraitzen du.

Bere jaioterrian nekazaria zen Juan, Gerra Kontseiluak epaitu eta 12 urte eta egun batez preso egotera kondenatu zuen, 1937ko maiatzean, matxinadari laguntza ematea leporatuta. 1939ko azaroan Urduñako Espetxe Zentralean espetxeratu zuten, Malagako Espetxe Probintzialetik ekarrita. Urduñan hil zen 1941eko martxoaren 31n, 39 urte zituela.

Identifikazio-lanak

Identifikazio lanekin aurrera egiteko senitartekoei deia egiten zaie Gogorarekin harremanetan jartzeko. Informazio guztia: https://labur.eus/orduna webgunean, gogora@euskadi.eus | 944 032845

Identifikazio genetikoa posible izan dadin, beharrezkoa da hildakoen ondorengoen DNA laginak hezurretatik ateratako laginekin alderatzea. Familiako lagin horiek aukera ematen dute Gogoraren DNA Bankua handitzeko eta identifikatzeko probabilitatea handitzeko; izan ere, askotan, bizirik dagoen senidearen lagin bat baino gehiago eman behar izaten da identifikazioa amaitzeko.