Trebiñuko enklabeari buruzko sei hitzarmen berritu ditu
Arabako Foru Aldundiaren gobernu kontseiluak onetsi du Trebiñuko enklabeari buruzko sei lankidetza hitzarmen berritzea Burgosko Diputazio Probintzialarekin
Arabako Foru Aldundiaren gobernu kontseiluak onetsi du Trebiñuko enklabeari buruzko sei lankidetza hitzarmen berritzea Burgosko Diputazio Probintzialarekin, bi erakundeen arteko lankidetzarako esparru akordioaren baitan.
Foru erakundeak jakinarazi duenez, herritarren mesederako zerbitzuetan gauzatzen diren lankidetza gaiak jasotzen ditu bi administrazioek beste lau urtez luzatu duten lankidetzarako esparru akordioak.
Bada, esparru akordioak ezartzen duen bezala, hitzarmen berrituek berariaz ezartzen dute iragankorrak direla eta beren orrialdeetan jasotzen dute enklabearen egoera ordenamendu juridikoaren arabera ebatzitakoan eta behin betiko konponbidea lortutakoan amaituko direla.
Zehazki, adinekoen, desgaituen, mendekotasuna duten pertsonen eta genero indarkeriaren biktimen gizarteratzea eta gizarte arreta; euskara bultzatzeko eta sustatzeko jarduerak; genero indarkeriaren aurkako protokoloak eta koordinazioa eta berdintasuneko politika publikoak; gazteriaren arloko politika publikoak; babes zibila eta larrialdiei aurre egitea, bereziki prebentzio, su itzaltze eta salbamenduan, eta kultura eta kirol jarduerak sustatzea dira hitzarmenen lan arloak.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken Sailak informazio, sentsibilizazio, prebentzio eta sustapen sozialeko jarduerak eta ekintzak garatzeko eta ekintza solidarioak edo boluntariotzakoak sustatzeko 2025eko diru laguntzen deialdia ebatzi du, eta 124.997,64 euro banatuko ditu gizarte arloko 16 erakunderen artean. Elkarte bakoitzak 4.246 eta 10.000 euro arteko zenbatekoa jasoko du.
Gasteizko Udaletik zehaztu dutenez, aurtengo deialdira 20 elkartek aurkeztu dituzte proiektuak, eta horietako lau baztertu egin dira eskatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik. Aurkeztutako gainerako erakundeek jasoko dute diru laguntzetan dagokien zatia.
Temas
Más en Actualidad
-
Bendono señala a la directora de Protección Civil como "una pirómana más"
-
Detenido tras prender fuego a un bar porque no le pusieron mayonesa en el bocadillo
-
Euskadiko merkataritza-establezimenduen % 15 baino gehiago sortu berriak dira
-
La muerte de un joven con parálisis cerebral destapa en Elche una casa que atendía ilegalmente a dependientes