Nor da Eneko Bidegain?
Eneko Bidegain Aire baionarrak eskuratu du Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Elkar Fundazioak ematen duten EKE-Elkar literatur beka 2025eko edizioan, eta 6.000 euroko diru laguntza jasoko du 'Hegal egiten' bere eleberri proposamena baldintza onetan burutzeko.
Bekaren arduradunek jakinarazi dutenez, 2021ean sortu zuten EKE-Elkar diru laguntza, eta bi urtean behin ematen dute Ipar Euskal Herriko literatura sorkuntza sustatzeko asmoz. 2021ean Adur Larreak irabazi zuen lehena, eta 2023an Idoia Rodriguezek bigarrena.
2025eko deialdiak hautatutako literatura generoa helduendako narrazioa izan da, eta epaimahaiak azpimarratu du "kalitatezko proposamen anitz" jaso dituela.
Elise Dilet, Maddi Ane Txoperenaeta Castillo Suarez Garcia izan dira aurtengo epaimahaikideak, eta hautaketa egiteko zenbait irizpide zehatzetan oinarritu dira: narrazioaren kalitatea, euskara maila, gaiaren erakargarritasuna eta aurkezpen orokorra.
Bada, azkenean, 1975ean Baionan sorturiko Eneko Bidegain Airek jasoko du hirugarren EKE-Elkar beka. Euskal ikasketetan doktorea eta euskaltzain urgazlea da, eta hainbat hedabidetan aritutako kazetari ohia.
Gaur egun, irakaslea da Mondragon Unibertsitatean, eta literatura ibilbidea zenbait eleberri idatziz hasi zuen: 'Anbroxio' (2002), 'Bichta Éder' (2023) eta 'Mahatsaren begia' (2005). Tartean saiakera franko ere sortu ditu.
Eneko Bidegain Aireren eleberri proposamenak 'Hegal egiten' du izenburu eta benetan gertatutako istorio batean oinarritzen da: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrak (IK) erakundeko bi kidek ihes egin zuten Paueko presondegitik, dozena bat laguneko komando baten laguntzarekin.
Eleberriko protagonista nagusia ihes egin zuen Maddi Hegi izango da, zeina sei hilabete geroago hil baitzen, polizia hura atxilotzen saiatu zenean. Militante baten ibilbidea eta ihesaldi berezia kontatuz, Iparretarrak-en ikuspegitik irudikatutako "euskal gatazkaren" kontakizun bat ere bada, borroka armatuan emazteek izan duten lekua argitan emanez. Dokumentazio lan handi bati esker fikzioa eta errealitatea nahasiko dira. Eleberriaren argitalpena 2026ko udazkeneko aurreikusia da.
Temas
Más en Actualidad
-
La población mundial expuesta a los incendios ha aumentado un 40% en lo que va de siglo
-
Condenado a diez años de prisión un adolescente que planeó un atentado terrorista en una mezquita en Escocia
-
El Defensor del Pueblo insta a "mejorar y reforzar" las medidas de prevención y coordinación contra los incendios
-
Detenido cuando viajaba a París en autobús con 1 kilo de metanfetamina y dos machetes