Bilboko Udalak Betolatza kaleko 46 eta 47 zenbakien ondoko ezpondan egindako plaza berriko obrak amaitu eta herritarrei ireki berri die. Lanak azken lau hilabeteetan egin dira eta 702.570,95 euroko inbertsioa behar izan dute (BEZa barne).

Auzokide Planean sartutako obra bat da, eta, beraz, inguruko bizilagunek lehenetsi dutelako egin da, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Egoteko leku baten eta auzoan ekitaldiak egiteko espazio baten funtzioak beteko dituen plaza bat sortzea izan da helburua. Bi behar horiek auzoko biztanleek eskatu dituzte.

Plaza 20 zentimetroko lodierako hormigoizko lauzaz zolatu da, eta Street Bond izeneko tratamendua eman zaio amaieran, guneari kolorea emateko

Horrela, ezponda induskatu behar izan da, bai eta euspen bat jarri ere, plazaren gehieneko azaleraren eta azken emaitzan hormaren altuerak eragindako inpaktu bisualaren arteko oreka bilatuz.

Azkenean, hiruki formako plaza bat sortu da, 385 metro koadroko azalerarekin, sarbide arrapala duen 40 metro karratuko eszenatoki txiki batekin. Plazan bertan erabilera berrietarako beharrezkoak diren saneamendu eta argiteria sareak ere sartu dira.

PLAZAK

Plaza 20 zentimetroko lodierako hormigoizko lauzaz zolatu da, eta Street Bond izeneko tratamendua eman zaio amaieran, guneari kolorea emateko.

Kontsumo iturri bat, elementu bioosasungarriak -berregokituz eta besta bat gehituz-, eta hamar banku eta zortzi aulki ipini dira, baita zuhaitz bat ere. Haien gainean hiru markesina jarri dira, egoteko guneari itzala emateko. Markesinek egitura metalikoa eta hainbat koloretako polikarbonatozko estalkia dauzkate. Ezpondaren mozketa hidroereintzaz birlandatu du, ingurunearekin integratuz.