Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) martxoan baino 2.402 lagun gehiago ditu afiliatuta Gizarte Segurantzara apirilean (+%0,23), eta guztira 1.024.840 dira. Orobat, azken 12 hilabeteetan 11.124 langile gehiago afiliatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (+%1,10), Espainiako Gobernuak astearte honetan emandako datuen arabera.

Lurraldeka, Arabak 168.265 langile ditu Gizarte Segurantzara afiliatuta apirilean, martxoan baino 267 gehiago (+%0,16); Bizkaiak 1.192 kide irabazi ditu (+%0,23) eta denera 516.099 daude, eta Gipuzkoan 340.477 afiliatu daude, martxoan baino 943 gehiago (+%0,28).

LURRALDEKA

Joan den urteko apirilarekin alderatzen bada, berriz, Arabako 1.316 langile gehiago afiliatu dira Gizarte Segurantzara (+%0,82), Bizkaiak 7.406 kide irabazi ditu, (+%1,46) eta Gipuzkoak 2.358 afiliatu gehiago ditu (+%0,70).

Bestalde, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrak 854.261 kide ditu apirilean EAEn, eta horietatik 26.932 etxeko langileak eta 1.774 nekazaritza langileak dira. Gainera, autonomoen erregimenean 166.614 lagun daude, eta 3.965 itsasoko langileak dira.

Joan den urteko apirilarekin alderatzen bada, berriz, Arabako 1.316 langile gehiago afiliatu dira

Azkenik, apirila bukatzean, EAEko 927 langilek zuten indarrean aldi baterako enplegu erregulazio espedienteren bat (703 gizon eta 224 emakume), hau da, aurreko hilean baino 135 gehiagok.

BESTE GAI BATZUK

Kimuak programaren epaimahaiak 2025. urteko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak hautatu ditu, egitasmoaren 28. edizioaren deialdira aurkeztutako 41 proposamenak aztertu ondoren, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

Dicen que tu padre (Aitor Abio), El regalo (Lara Izagirre), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Habana industrial (Ainhoa Ordoñez Yraolagoitia), La mancha del jaguar (Ricardo del Conde), Ultramarino (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti) eta Sueños de viernes (Harrotu Ileak kolektiboa) dira aukeratutako zazpi lanak.

Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadi elkartearen bitartez egituratzen den Kimuak programak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede, eta, urtero bezala, euskal film laburren hautaketa nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da.