Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, maiatzaren 4an, euri kontuak eta giro nabarmen freskoagoa izango ditugu. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta euria eta zaparrada trumoitsuak botako ditu, batez ere egunaren bigarren partean. Euria sarriago eta ugariago egingo du Kantauri isurialdean.
Goizean goiz haizea aldakor ibiliko da, baina goizean iparraldetik finkatuko da; arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogor batzuekin kostaldean. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, 20 gradutik beherako balioekin. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 18 gehienez eta Iruñean 9 gutxienez eta 18 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da; goizean ipar-osagaitik finkatuko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusitu eta zakartu egingo da, 3-4koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, goizean itsaskirria, eta egunaren bigarren partean itsaskiko guneekin
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da; goizean ipar-osagaitik finkatuko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusitu eta zakartu egingo da, 3-4koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, goizean itsaskirria, eta egunaren bigarren partean itsaskiko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 11:11n eta 23:38an izango dira, eta itsasbehereak 04:41ean eta 16:59an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da.