Euskararen etorkizuneko erronkak partekatu dituzte HAKOBAren bileran
HAKOBA Herri Administrazioen Koordinazio Batzorde berria eratu da asteazken honetan Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan egindako bilkuran, eta, Ibone Bengoetxea Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua buru zela, euskarak etorkizunera begira dituen erronka nagusienak partekatu dituzte.
Jaurlaritzatik gogorarazi dutenez, HAKOBAren helburua da hizkuntza normalizazioarekin lotutako jarduerak garatzen dituzten euskal sektore publikoko erakundeen arteko lankidetza areagotzea.
Horrela, batzordearen eginkizunak dira, alde batetik, erakundeen jarduna koordinatzea hizkuntza ormalizazioaren arloan, eta, bestetik, arlo horretan lehentasunezkoak diren jarduketak identifikatzea lankidetzan garatzeko, bakoitzaren eskumenak erabat errespetatuz.
Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundietako, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletako, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko ordezkariek parte hartu dute bileran.