Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu du nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik datorren larunbaterako
Aldi berean, larunbaterako abisu horiak ere aktibatu dira kostaldeko inpaktuagatik, elurragatik, prezipitazio iraunkorrengatik eta haizeagatik haizeguneetan
Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu nabigaziorako (lehenengo bi milietan) itsasaldeko arriskuagatik, datorren larunbateko, hilaren 7ko, 12:00etatik 24:00etara bitartean, 5 metro inguruko olatuak altxatuko direla espero baita egunaren bigarren erdian. Aldi berean abisu horiak ere aktibatuko dira kostaldeko inpaktuagatik (12:00etatik 24:00etara bitartean),elurragatik barnealdean (18:00etatik 24:00etara bitartean), prezipitazio iraunkorrengatik isurialde kantauriarrean (12:00etatik 24:00etara bitartean) eta haizeagatik Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan (09:00etatik 24:00etara bitartean), bereziki itsasertzean.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, neguko lehenengo denboralea izango da, eta prezipitazio ugariak, iparraldeko haize gogorra, itsaso zakarra, hotza eta mendialdeetan elur ugari ekarriko ditu.
Kostaldeko inpaktuagatik aktibatuko den abisu horia espero diren olatuen ezaugarriengatik eta iparraldeko haize zakarrarengatik izango da, egoera horren ondorioz pasealeku eta malekoiakzipriztindu eta bustiko baitira.
Haizeagatik aktibatuko den abisuari dagokionez, ipar-mendebaldeko haize-bolada zakarrak espero dira, 100 km/h-tik gorakoak izan daitezkeenak, Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan, bereziki itsasertzean. Arabako haizeguneetan 80-100 km/h-ko boladak espero dira, eta EAEko haizeguneak ez diren lekuetan 60-80 km/h-koak izan litezke.
Prezipitazio iraunkorrei dagokienez, larunbateko 12:00etatik asteleheneko 12:00ak bitartean 60 l/m²-tik gora meta daitezke isurialde kantauriarreko zenbait lekutan, eta zaparrada moderatuak, iraunkorrak eta ugariak espero dira.
Azkenik, elur-maila 1300-1500 metro inguruan koka daiteke larunbat eguerdian, eta egunaren azken orduetan 800-1000 metrora jaits daiteke. Hurrengo egunetan, elur-maila hori 700-1000 metro inguruan kokatuko da, eta prezipitazio moderatuak espero dira, isurialde kantauriarrean ugariak eta zenbait tokitan iraunkorrak izango direnak, eta gainerako lekuetan, berriz, ahulak edo moderatuak.
Laburbilduta, larunbatetik aurrera eguraldia negu betekoa izango da, eta litekeena da tenperatura hotzak datorren asteko zati handi batean luzatzea. Datorren asteartetik, hilaren 10etik, aurrera, prezipitazioak gutxitzen joango dira, nahiz eta ziurgabetasuna oraindik handia izan.
Gomendioak
Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen, berrikusi amarrak eta aldendu olatuak lehertzen diren lekuetatik (harkaitzak, kai-muturrak, kaiak).
Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten webgunearen bidez (www.euskalmet.euskadi.eus) eta X kontuaren (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.
Temas
Más en Actualidad
-
Las infecciones de transmisión sexual se duplican en 2024 en Euskadi mientras el VIH se mantiene "constante" desde 2020
-
Sumar habla de falta de avances con el PSOE y avisa de "la gravedad de la situación"
-
El Gobierno español y Canarias deberán informar cada 15 días de la acogida de menores
-
El PSOE ve al PP convertido en un grupo de "hooligans" con el ascenso de Tellado y Muñoz