Aldaketa handirik ez astelehenean
Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, azaroaren 4an, ez dugu aldaketa handirik espero. Igande honetan bezala, hodeigune ugari ikusiko da Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, eta Arabako zenbait lekutan, baina eguerdi inguruan ostarteak zabalduko dira. Kantauri isurialdean, berriz, eguzkitsu egongo da, iluntzean erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Ebro ibarrean, beste egun batez, behe-lainoa izango da ordu askotan. Gauean ez da baztertzen hegoaldeko zenbait lekutan zaparradaren bat botatzea.
Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta hegoaldean, ekialdean eta mendi inguruetan nahiko harro ibiliko da. Tenperaturan ez da gorabeherarik izango, eta balio epelekin jarraituko dugu. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 19 gehienez eta Iruñean 12 gutxienez eta 20 gehienez.
Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:42an eta 17:48an izango dira, eta itsasbehereak 11:51n eta 00:05ean. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira. Egunaren bigarren partean baliteke euri txikia egitea, zenbait lekutan ertaina. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin; eguerdi partean ipar-osagaira aldatuko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".
Temas
Más en Actualidad
-
Una multitudinaria 'rave' en Soria se salda con nueve armas intervenidas y 51 infracciones por drogas
-
La Comunidad de Madrid urge a Aena a determinar filiación de quienes pernoctan en Barajas
-
Detenido un hombre de 72 años por atracar un banco a punta de pistola
-
Sánchez avanza que planteará ante la ONU que la CIJ se pronuncie sobre el bloqueo israelí a Gaza