EHUko ikasleek iruzurrezko mezu elektronikoak jaso dituzte unibertsitatean ordaintzeko falta zaizkien 850 euro eskatuz
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleei azken 48 orduetan mezu elektronikoen bidez iruzur egiten saiatu direla hauteman da
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleei azken 48 orduetan mezu elektronikoen bidez iruzur egiten saiatu direla hauteman da, eta mezuak jaso dituztenei, antza denez, unibertsitatean ordaintzeko falta zaizkien 850 euro ordaintzeko eskatu zaie. Orain arte jakin denaren arabera, hainbat salaketa jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat herritan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.
Ordainketa lehenbailehen egiteko eskatu zaie ikasleei mezu elektriniko horietan, aurretik emandako abisuei ez dietela jaramonik egin adieraziz, eta 24 orduko epea eman zaie ordainketa egiteko, epe hori amaitzean haien aurkako legezko egintzak hasiko dituztela ohartaraziz. Azkenik, kontu zenbaki bat eman zaie dirua sartzeko, bai eta helbide elektroniko bat ere ordainagiria bidaltzeko.
Ertzaintzaren arabera, itxuraz legezkoa dirudien arren, hainbat kolektibori behin eta berriz eragiten dien beste 'phishing' kanpaina bat baino ez da. 'Phishing' teknika da ziberdelitugile batek erabiltzaile bati mezu elektroniko bat bidaltzea, legezko erakunde baten itxurak eginez, kasu honetan iruzurrezko arrazoiak aipatuz ordainketa bat egitera behartzeko.
Ertzaintzak EHUko ikasleei eta haien familiei ohartarazi die arretaz aztertzeko euren helbide elektronikoetan jasotzen dituzten mezuak, kanpaina masibo honen mehatxuaren aurrean. Mezuen edukia arretaz irakurri behar da, eta mezu elektronikoak nondik bidali diren zaindu.
Gomendio nagusia da era horretako jakinarazpenei ez erantzutea, halakoak zuzenean ezabatzea, eta horietan egon daitezkeen estekei jaramonik ez egitea. Era berean, iruzurrezko mezu bati jaramon egin bazaio eta ordainketaren bat egin bada, ez da ezabatu behar transakzioari buruzko dokumenturik, eta lehenbailehen joan behar da gertuen dagoen ertzain etxera dagokion salaketa jartzera, ahalik eta frogagiri gehien aurkeztuz.
Temas
Más en Actualidad
-
El PSOE ve al PP convertido en un grupo de "hooligans" con el ascenso de Tellado y Muñoz
-
Detenido un joven acusado de agresión sexual en un piso en Bilbao
-
Detenido un empresario en Leganés por adulterar carne putrefacta para venderla
-
Trabajo sigue negociando con Junts para evitar la enmienda a la totalidad a la reducción de la jornada laboral