Esther Ferrerren 'Zenbaki lehenak' artelana ardatz duen gazteentzako lantegia egingo dute larunbatean Artium Museoan
Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatutako eta Maushaus kolektiboak gidatutako Zenbaki lehenen hiria lantegia egingo da Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan larunbatean, irailaren 21ean, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta, eta Esther Ferrerren Zenbaki lehenak(2003-2023) artelana izango du ardatz.
Artista donostiarraren obra oinarri bezala hartuta, parte hartzaileek aukera izango dute zenbaki lehenen paradoxa, bitxikeria eta aplikazio zientifiko eta artistikoak ezagutzeko. Tailerra 11:30etik 13:30era egingo da; doakoa da, baina tokiak mugatuak direnez, izena eman behar da 945 20 90 20 telefonoan, Artium Museoko iturriek jakinarazi dutenez.
"Zenbaki lehenak edo beraiekin eta bat zenbakiarekin soilik zatigarriak diren zifra naturalen sorta betidanik izan dira eta izango dira erronka zientifiko itzela, denborapasa matematiko aparta eta funtsezko tresna, Interneten aroko komunikazioen eta pasahitzen zifratze, enkriptatze eta segurtasun sitemak garatzeko, adibidez. Zifra horien itxura kaotikoak, aurreikusezintsaunak eta propietate bitxiek jakin-mina sortzen diete, ez matematikariei soilik, baita artista askori ere, Esther Ferrer donostiarrari, esaterako", azaldu dute.
Ferrerren Zenbaki lehenak (2003-2023) artelana Artium Museoko barruko plazan instalatuta dago, eta Euskadiko Arkitektura Institutuak eta Maushaus kolektiboak museoarekin lankidetzan antolatutako gazteentzako lantegiaren protagonista izango da.
Parte hartzaileek zenbaki-segida horien adierazpen artistikoan sakonduko dute, zenbaki bitxi horien propietateak eta paradoxak ikasiko dituzte eta artistaren obrara hurbilduko dira, zenbait dinamikaren bidez.
Horrela aurkituko dituzte Zenbaki lehenak lanean serie horren kokaera gidatzen duten patroiak eta gozatu ahal izango dute Esther Ferrerren piezak sortzen duen jolasaz. Maushausek gidatuko du jarduera.
Temas
Más en Actualidad
-
EH Bildu busca otro choque entre PNV y PSE por el impuesto turístico
-
Desarticulada una red que traficaba con pilas falsas creada a raíz del apagón
-
La jueza de la dana rechaza agrupar las acusaciones y subraya sus "posturas claramente enfrentadas" en la causa
-
La Audiencia de Burgos rechaza apartar del caso a la jueza del caso de las exmonjas de Belorado