Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailaren mendeko sozietate publikoak jakinarazi du irailaren 2an neguko ordutegia berezarriko duela.
Euskal Trenbide Sareak (ETS) azken asteetan egin dituen hobekuntza-lanak amaitu ondoren, tranbia astelehenean berriro ibiliko da ibilbide osoan, 15 minutuz behin.
Erabiltzaileek ordutegi berriak www.euskotren.eus webgunean, Euskotrenen APP ofizialean edo 944 333 333 telefono zenbakian kontsulta ditzakete.
Bestalde, "Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailaren mendeko sozietate publikoak gaur goizean prentsa-ohar baten bidez jakinarazi du Bilboko tranbiaren ordutegia aldatuko duela irailaren 2tik aurrera.
Lanegunetan eta larunbat arratsaldetan 12 minutuko maiztasuna berrezarriko da. Igandeetan, berriz, 15 minutuz behin zirkulatuko da.
Beste datu batzuk
Erabiltzaileek ordutegi berriak www.euskotren.eus webgunean eta Euskotrenen APP ofizialean kontsulta ditzakete. 944 333 333 telefono zenbakia ere eskuragarri daukate"
Azkenik, Udako hilabeteen ondoren, Bilbobus neguko ordutegiarekin hasiko da berriro. Bilboko Udalak informatu duenez irailaren 1etik hasiko da eta linea guztietako ordutegiak ohikoak izango dira.
Ordutegiak www.bilbao.eus helbidean, 010 telefono-zenbakian, erabiltzaileen arreta bulegoan eta Bilbobusen aplikazioan kontsulta daitezke.
Hala ere, "Bilbao City View" autobus turistikoak ohiko ordutegiari eutsiko dio irailaren 30era arte: 10:30etik 19:30era, eta irteera 30 minuturik behin..