Palestinarekin elkartasuna plataformak manifestazioa egingo du ostiralean
Palestinarekin elkartasuna plataformak mobilizazio bat egingo du ostiralean, abuztuaren 16an, Bilboko jaiak hasi aurretik.
"Hainbat material jarri ditugu Bilboko Konpartsen eskura, hala nola palestinar herriaren borrokaz hitz egiten duten Palestinako eta Euskal Herriko abestien musika zerrenda bat, eta banderak, pegatinak eta kartelak".
Aste Nagusian ere, Israel Borrokatu! lelopean mobilizatuko da eta ohartarazi dutenez Bilboko Konpartsekin elkarlanean egongo dira Palestinako presentzia nabaritu dadin: "Hainbat material jarri ditugu Bilboko Konpartsen eskura, hala nola palestinar herriaren borrokaz hitz egiten duten Palestinako eta Euskal Herriko abestien musika zerrenda bat, eta banderak, pegatinak eta kartelak".
Bilboko Alde Zaharrean egongo direla azaldu dute euren materiala saltzen epaiketen eta zigorren gastuei aurre egiteko
Arriagan egindako prentsaurreko batean adierazi dute Bilboko Alde Zaharrean egongo direla euren materiala saltzen epaiketen eta zigorren gastuei aurre egiteko.
Uda hasi zenetik eta horrekin batera Hego Euskal Herriko herri eta hiriburuetako jai herrikoiak hasi zirenetik, Palestinarekin Elkartasuna plataformak bat egin du
Azaldu dutenez, uda hasi zenetik eta horrekin batera Hego Euskal Herriko herri eta hiriburuetako jai herrikoiak hasi zirenetik, Palestinarekin Elkartasuna plataformak bat egin du Palestinako herriak egiten duen eskaerarekin: "Palestinaz hitz egiteari ez uztea".
Manifestazioa 19:00etan hasiko da, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta, "Aste Nagusian ere, Israel borrokatu!" lelopean.
Temas
Más en Actualidad
-
Un niño de 8 años, al hospital tras ser atropellado en Iruñea
-
Kirol entrenamenduaren erronkei buruzko monografikoa argitaratu du EHUk
-
Buscan a tres tripulantes de un pesquero portugués que volcó en la desembocadura del Miño
-
Valencia suspende las clases este lunes en una treintena de centros ubicados en zonas inundables