Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, uztailaren 12an, eguraldi motela izango dugu. Fronte hotz batek euria ekarriko du eta tenperaturak nabarmen egingo du behera. Zerua lainotuta egongo da eta euria egingo du, batez ere ipar partean eta bereziki eguerdira arte; arratsaldean aterruneak luzatuz joango dira eta hodeitza zulatuz joango da, bereziki hegoaldean.
Tenperatua baxuagoak
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta goizean bizi ibiliko da, batez ere kostaldean eta Ebro ibarrean. Tenperatura maximoen jaitsiera barnealdean antzemango da batez ere, eta 20 graduren bueltan geldituko dira; Ebro ibarrean 25 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 16 gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 18 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasoan, egunaren lehenengo partean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, 5eko tarteren batekin, eta arratsalde-gauean indarra galdu eta 3koarekin ibiliko da; egunaren lehenengo partean itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneren batekin, eta arratsalde-gauean itsaskirria.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean, eta goizean zehar 1-1,5 metro ingurura igoko dira. Itsasgorak 09:41ean eta 21:55ean izango dira, eta itsasbehereak 03:36an eta 15:43an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.