Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, apirilaren 9an, giro nahasia izango da eta tenperaturak behera egingo du eta. Egun osoan hodeiak izango dira nagusi eta euria egingo du, bereziki ipar isurialdean. Hegoaldean euria noizbehinka egingo du, ostarte batzuk irekiko dira, baina giroa iparraldean baino hotzagoa izango da.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, "Mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak tarteka enbarazu egingo du kostaldean eta Nafarroa hegoaldean; bizi ibiliko da. Elur kota 1.000 metro inguruan egongo da goizaldean eta goizean goiz, baina arratsaldean igotzera egingo du", azpimarratu dute Euskalmet Euskal Metereologia Agentziatik.
Tenperaturak gora egingo dute?
Tenperatura maximoak 12-15 graduren bueltan geratuko dira. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 11 gehienez.
Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteren batekin, eta gauean indarra galduko du eta 3-4koa izango du; itsaskia edo itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneren batekin, eta gauean itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gauean 2,5-3 metrora jaitsiko dira. Trumoi ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 05:46an eta 18:08an izango dira, eta itsasbehera 11:52an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.