Gasteizko merkataritza-establezimenduek 150 gramo. Dendaz Denda jaialdiaren beste edizio bat hartuko dute apirilaren 16tik, asteartetik, 19ra, ostiralera. Programazioak 10 eta 30 minutu bitarteko lau antzezlan eta bi dantza-pieza biltzen ditu. Hiru ordutegitan gozatu ahal izango dira: 18:00etan, 18:45ean eta 19:30ean.

Ekitaldia Gasteizko Udalak sustatzen du, El mono habitado eta Pez Limbo antzerki konpainiekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa du.

‘150 gramo. Dendaz Denda jaialdiarekin gure hiriko merkataritza dinamizatzen dugu. Horri esker, kalitatezko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduak aurki ditzakegu, kultur esperientzia guztiz originalaz gozatzen dugun bitartean. Ekintza hau “Egin klik eta erosi hemen” tokiko merkataritzako udal-kanpainaren barruan dago”, adierazi du Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotziak.

Jaialdia apirilaren 16an, asteartean, hasiko da, bi hitzordu kulturalekin. Omega Center, Urbina kaleko 21. zenbakian, izango da “Ricardo ama a Ricardo” gaztelaniazko lanaren eszenatokia. Aitor Vinagret aktoreak Ricardo egolatra antzeztuko du. Dotorea da, karismatikoa, limurtzailea eta hitzarekin trebea. Munstro dotorea da, publikoa barre egitera gonbidatuko duena, baina izutu ere egingo du. 25 minutuko iraupena izango du.

Egun horretan bertan, Gaikar Kirolak denda, Bernal Díaz de Luko kaleko 1. zenbakian, “La Esther” antzezlanaren eszenatokia izango da. Euskarazko antzezlan honetan, Ane Gebara aktoreak ekintza edo mugimendu batek gorputz osoa alda dezakeela azpimarratuko du. “Horixe gertatu zitzaigun amonari eta bioi, baina une eta egoera desberdinetan”, zehazten da obraren sinopsian. 25 minutuko iraupena du.